euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

220 pertsonarentzako bazkariak ireki zuen Buenos Aires probintzian Marcos Paz herriko 2018ko Euskal Astea

2018/10/02

2018ko Euskal Asteko bazkaria Marcos Pazen
2018ko Euskal Asteko bazkaria Marcos Pazen

PUBLIZITATEA

Marcos Paz, Argentina. Irailaren 16tik 23ra garatu da aurten Marcos Paz herriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astea. Jaialdia bertako Nekazaritza eskolan egindako bazkari handi batekin hasi zen eta 220 pertsona bildu zituen. Baina bazkaria lehenengo ekintza baino ez zen izan; astean zehar euskal kulturaren zenbait adierazpen erakutsi baizitzaien hurreratu nahi izan zutenei, tartean erakusketa bat Kultura Etxean, eta besteak beste euskara, euskal zinema, kirola --pilota-- eta mus arloko proposamenak egin zirelarik.

Euskal Etxeko erreferente den Martin Garitonandia buletin honi azaldu dionez, “Euskal Etxeko bazkide eta lagunok elkartu eta une ederra pasa genuen; eta erreki ederra partekatu!”.

Euskal Astea igandean, irailaren 23an euskal komunitatean hildakoen aldeko meza batekin bukatu zen; funtzioan Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko abesbatzak kantatu zuen, euskal kantak, eta baita argentinarrak eta ingelesezkoak ere.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia