euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2019ko Buenos Aires Celebra-k Euskal Herriko tradizioak eta etorkizuna batu ditu, jai paregabe batean (II)

2019/05/14

Euskal Echea ikastetxeko ikasleek euskal eta argentinar bandera erraldoiak atera zituzten. Irudian, argentinarra
Euskal Echea ikastetxeko ikasleek euskal eta argentinar bandera erraldoiak atera zituzten. Irudian, argentinarra

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. BAC jaialdiaren 9. edizioa bukatu berri dugu eta honek, aurrekoek bezala, oroitzapen onak, topaketa ugari eta argazki ederrak baino ez dizkigu utzi. “Talde lanaren emaitza da”, azaltzen zuen igandean bertan Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Arantxa Anituak Argentinako euskal etxeek ekitaldi honetan erakutsi duten batasuna adierazteko.

Baina euskal gizataldearen sendotasuna erakusteaz gain kolektibitatearen beste alde garrantzitsu bat utzi dute begi bistan euskal jatorrizko lagunek festan: tradizioak mantendu ahal izateko, iragan eta etorkizunaren artean egon behar den oreka.

‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian txiki-txikiek txapela janzten dute; gaztetxoek Gernikako Arbolari egiten diote omenaldia (ikus albistea eta bideoa aparte) eta sukaldari modernoenek errezeta tipikoenk bereganatzen dituzte. historiak eta etorkizunak bat egin zuten aurten bederatzi urtez jarraian Mayo Etorbidean, ‘Buenos Aires celebra’ jaiaren garrantzisuenetako bat den euskal jaian.

[Euskal etxe askotako lagunek osatutako danborrada]


[Hogei dantza baino gehiago taularatu zituzten Argentinako dantzariek. Bideoan, La Platako Euzko Etxearen Banako]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia