euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea (V): Ehundaka dantzarien alardea eta bazkari jendetsua edizio dotore bat bururatzeko (bideoak)

2018/11/09

2018ko Plazako dantzak NH Gran Hotel Provincial delako hoteleko zabaldegian
2018ko Plazako dantzak NH Gran Hotel Provincial delako hoteleko zabaldegian

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Egun ederrak bizi izan ditugu Euskal Herriko eta Hego Amerikako euskal kolektibitateko lagunok joan den asteburuan Mar del Platan. Antolakuntza lan handi eta bikaina egin du hiriko Denak Bat euskal etxe anfitrioiak eta ahaleginak emaitza ederrak utzi ditu. Larunbat gaueko emanaldian txalo zaparradak jaso zituzten Argentina osoko eta Uruguai eta Euskal Herriko talde bisitariek, eta baita mardelplatatarrak ere, ikuskizuna elkarrekin dantzatutako Fandango eta Arin Arin dantzekin bukatu zutenean.

Ordu txikiak arte luzatu zen larunbat gaueko erromeria baina parranda gorabehera, dantzari eta laguntzaileak zintzo demonio bertaratu ziren igande goizean hondartza aurrean dagoen NH Gran Hotel Provincialeko zabalgunera, plazako dantzak egitera. Palkoaren aurrean Aurreskua, Ezpata Dantza, Lore uztaiak, San Migel, Arku Dantza, ‘chacarera’ argentinarra eta ohiko Fandango eta Ari Arina dantzatu zituzten zientoka dantzariek.

Dantzak bukatuta, NH Gran Hotel Provincial-eko ‘Salon de las Américas’ aretora bildu ziren gonbidatuak, 800 inguru, bazkaria partekatzeko. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Euskal Herriko ordezkaritza instituzionalekoek ere hartu zuen parte otorduan. Bazkaldu eta berehala, Lehendakariak bidaia segitu zuen Txilera, bere ostera honen azkeneko partea Mapochoren hirian eta Valparaison bururatzera.

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak jakinarazten du bere Facebookeko hormara hamaikatxo irudi eta bideo igoko dituztela datozen egunotan.

[Emanaldiaren zatitxo batzuk II (videos EuskalKultura.com)]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia