euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea (IV): 400 dantzari oholtza gainean, 30 dantza eta taldetan banatuta larunbat gaueko ikuskizunean

2018/11/08

Montevideoko Haize Hegoak txalo beroak jaso zituen 2018ko Euskal Astean
Montevideoko Haize Hegoak txalo beroak jaso zituen 2018ko Euskal Astean

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean Hendaiatik propio etorritako Akelarre taldea behar da aipatu. Euskal Herriko dantzariek ‘Irradaka’ dantza taularatu zuten, zuzeneko musikarekin. Talde berrien artean, berriz, Posadasko nesken estreinua: Euskal Jatorri Euskal Etxearen ordezkari bikain izan ziren ‘Erre zenituzten sorginak’ dantzatuz.

Emanaldia bi zatitan banatuta zen, Iñaki Aramayok euskaraz eta gaztelaniaz ederki aurkeztuta. Hasteko, Aurreskua dantzatu zieten Etxeko dantzariek mandatari eta agintariei eta aretoa mukurru etetzen zuen publikoari, eta ondoren Mar del Platako txikiek eman zioten hasiera ikuskizunari. Hona hasiera horretako bideoa eta emanaldiaren lehenengo erdiko argazki bilduma.

<

[Emanaldiaren zatitxo batzuk (bideoak EuskalKultura.com)]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia