euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea (III): larunbata egun trinkoa, Lehendakaria partaide Mintzodromoan, ‘aho bizi’ gainera

2018/11/07

Iñigo Urkullu Lehendakaria Mar del Platako Mintzodromoan
Iñigo Urkullu Lehendakaria Mar del Platako Mintzodromoan

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren.

Bilera bukatuta, euskal etxeetako ordezkariek Iñigo Urkullu lehendakariaren bisita jaso zuten eta bere hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Bere hitzetan FEVAren eta euskal diasporaren Euskadirekiko atxikimendua goraipatu zuen Lehendakariak, Euskadiri buruzko hiru puntu hauek garatuz: giza garapen jasangarriaren euskal eredua, nazioartekotzeko estrategiaren erronka eta euskal autogobernuaren etorkizuna.

Egitarau estuan lasai bazkaltzeko parada handirik gabe, arratsaldean, ikasle eta irakasle ugarik hartu zuten parte Mintzodromoan. Euskal Aste Nazionalaren baitan egiten den hirugarren mintzodromo honetan gehienbat Argentinako euskal etxe eta komunitateetako euskara ikasle/irakasle eta hiztunak oro har aritu ziren, baina bestelako lekukotasun aktiboak ere bildu ziren, hala nola besteak beste Iñigo Urkullu Lehendakaria bere eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria, baita FEVAko buruzagiak eta Eusko Legebiltzarreko hautetsiak ere, esaterako.

Arratsaldeko proposamenekin jarraiki, omenaldi berezia egin zitzaien Euskal Etorkinei eta Urkullu Lehendakariak eta Asier Iriberrik plaka oroigarri bat desestali zuten Euskal Immigranteen Plazan, itsas ondoan, Jesus Galindez Pasealekuan. Horren ostean musikari, dantzari eta laguntzaileak antzokira bildu ziren Dantza Erakustaldiaz gozatzera. Aipatzekoa Radio City antzokian dantzatu zuten taldeen artean Hendaiatik propio etorritako Akelarre taldeak ere hartu zuela parte.


[Urkullu lehendakaria Mintzodromoan, Marcial Agostini Zubillaga necocheatarrarekin hizketan]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia