euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko ENE: Euskararen aldeko ekitaldi gehiagoren oihartzuna Argentina, Mexiko, Perutik…

2018/12/10

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bere seme-alaben migrazio olatuen karietara euskarak Euskal Herriko mugak gainditu zituen eta gaur egun bere oihartzuna munduko hainbat bazterretara heltzen da. Teknologia berrien eskutik fenomenoa areagotu eta Euskararen Eguna bezalako ekitaldien adarrak zabaldu, ugaldu eta bisibilitate handiagoa ere eskuratzen dute. Aurten, ENErekin batera Euskaraldiak biribildu eta osatu egin du ospakizuna eta hainbat euskal etxek, ‘aho-bizi’, ‘belarri prest’ eta ‘bihotza prest’ joerak sustatu dituzte, arreta-ekarle eta abiapuntu gisa, gero eta errotuago eta eguneroko bizitzan barneratuago bilakatzeko bidean.

Urtero bezala, Hego Amerikako euskal etxeetan euskara eskolen eta ikasturtearen amaiera ere ospatu da elkarretaratze horietako askotan, 2018ko agiriak eskuratzen dituzten ikasleek Hego Hemisferioko udako oporretan erabat murgildu aurretik.

2018ko Euskararen Nazioarteko Eguneko hirugarren entrega honetan bideo beste hiru bideo eta argazki galeria berria Argentinan, Mexikon eta Perun egindako ekitaldien adierazgarri.

(zure euskal etxe edo komunitateko jarduerak ikusten ez badituzu, ez larritu eta idatzi eta bidali iezazkiguzu info@euskalkultura.com helbidera)

[Arrecifeseko euskara ikasleak kantari]

[Viedma eta Patagonesen aho-bizi eta belarri prest]

[Limako dantzariek Aurreskua dantzatu zuten euskararen omenean]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia