euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko bere kultur eskaintza kaleratu du FEVAk eta Federazioko lehendakaria berritzeko Biltzarra iragarri du

2018/03/22

FEVAk Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa
FEVAk Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa

PUBLIZITATEA

2018ari dagokion berritzea partziala izango da baina kargu garrantzitsuenak hautatuko dira, tartean, lehendakari, idazkari eta diruzainarena. Hautagai zerrendak aurkezteko epea apirilaren 2an bukatuko da eta Biltzar Orokorra apirilaren 21ean burutuko da, Laurak Bat-en instalazioetan. Aurtengo hitzaldien zerrenda ere jakinarazi du azken ordu hauetan FEVAk; gaiak anitzak dira, euskal etxe ugariko hizlarien esku.

Buenos Aires, Argentina. Zuzendaritza Batzordeko zati bat berrituko du aurten FEVA Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak. Estatutuek zehazten duten bezala, Lehendakari, Idazkari eta Diruzain berriak hautatuko dira, bi urteko eperako. Hauekin batera, lau batzordekide titular eta lau ordezko ere hautatuko dira eta hiru kontu ikuskatzaile (azken hauek, urtebeterako). Hautagai zerrendak aurkezteko epea irekita dago eta apirilaren 2an bukatuko da.

Hauteskundeak apirilaren 21ean egingo den Biltzar Orokorrean izango dira, eta Biltzarraren egitarauaren barruan, 2017ko abenduaren 31an itxi ziren Memoria eta Balantzea aurkeztuko dira euskal etxeetako ordezkariek onar ditzaten. Hitzordua Laurak Bat-en da, Belgrano etorbideko 1144. zenbakian, goizeko 9:30etan.

2018ko Kultur Eskaintza

Urteko plangintzak osatzen laguntzeko, hitzaldi zerrenda luzea eskaintzen die FEVAk Argentinako euskal etxeei. Kultur gai ugari jorratzen dituzte FEVAk hautatutako hizlariek, politika eta historia, geografia eta dantzak, eta euskara, gutxi batzuk aipatzearren.

Hona hitzaldien zerrenda:

-Seme-alabek ahaztu nahi dutena, bilobek gogoratu nahi dute; Laura Nobile, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat
-Euskal Literatura; Elba Mocoroa, Cordobako Gerora
-Ipuina euskal literaturan; Elba Mocoroa, Cordobako Gerora
-Euskal Zinea, pelikulak eta hitzaldiak; Carlos Gabilondo, Buenos Airesko Euskaltzaleak
-Euskal Musika; Jose M. Gutierrez, Buenos Airesko Laurak Bat
-Euskal Pilotaren historia; Pablo Ubierna, Buenos Airesko Laurak Bat
-Agirre Lehendakaria–Eusko Jaurlaritzaren 80. Urteurrena; Jose Gabriel Anitua Agirre, Buenos Airesko Laurak Bat
-Genero berdintasuna: euskal esperientzia, nazioarteko eredu; Paula Veronica Basaldua, Jose C. Pazeko Toki Eder
-Euskal eragina Argentinan; Cesar Arrondo, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal Herria, nazio baten historia laburra; Cesar Arrondo, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal diasporaren rola Euskal Herriko gatazkan; Cesar Arrondo, Arturo Campion Ikasgunea
-Gernika atzo eta gaur, bideoa eta hitzaldia; Cesar Arrondo, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskaldunak eta kataluniarrak: estatu gabeko bi nazio; Cesar Arrondo, Arturo Campion Ikasgunea
-Aberria eraikitzen urrunetik: euskaldunak eta irlandarrak Argentinan; Maria Eugenia Crusset, Arturo Campion Ikasgunea
-Ipar Irlandako Bake prozesua, eredu Euskal Herriarentzat? Maria Eugenia Crisset, Arturo Campion Ikasgunea
-Gernika: izuaren oihua; Sergio Recarte, Arturo Campion Ikasgunea
-Iparralde, Frantziako Iraultzatik gaur arte; Carlos Martinez, Arturo Campion Ikasgunea
-Iparraldeko DEMO mugimendua; Carlos Martinez, Arturo Campion Ikasgunea;
-Euskal Herriko Laborantza Ganbara;  Carlos Martínez Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal Herria Bai, Iparraldean bizi, lan egin eta erabaki; Carlos Martínez Arturo Campion Ikasgunea
-Iparralde, erakunde gisa; Carlos Martínez, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal etxea, sentimendu eta trebakuntza; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal etxeetako gazteria; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal sustraien bila; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Emakumeak euskal etxeetan; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal kultura ezagutuz; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal erbesteratuak Argentinan; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal Herria ezagutuz; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskara Argentinan; Mikel Ezkerro, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal artzain txakurra; Norma Rios, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal dantzak; Norma Rios, Arturo Campion Ikasgunea
-Iparraldeko herrixkak ezagutuz; Norma Rios, Arturo Campion Ikasgunea
-Sorginak eta sorginkeria; Juan Carlos Ibarrola, Arturo Campion Ikasgunea
-San Juan, solstizioa eta sorginak; Juan Carlos Ibarrola, Arturo Campion Ikasgunea
-Nafarroa ezagut dezagun; Juan Carlos Ibarrola, Arturo Campion Ikasgunea
-Iparralde ezagut dezagun; Juan Carlos Ibarrola, Arturo Campion Ikasgunea
-Gure aitona-amonen etxea Iparraldean; Juan Carlos Ibarrola, Arturo Campion Ikasgunea
-Abertzaletasuna eta bere eragina gerra zibilean; Jose Domingo, Arturo Campion Ikasgunea
-Euskal gizakia historiaurrean; Jose Domingo, Arturo Campion Ikasgunea
 

Urtero legez, Federazioak iradokitzen die euskal etxeei harremanetan jartzea eta eskaera elkarrekin egitea hizlariak eskualde batera joaten direnean, bidaia berean ahalik eta euskal etxe interesatu gehien bisita dezaten. FEVAk bere gain hartuko ditu hizlarien bidaiako gastuak eta euskal etxeek bereganatuko dituzte hizlarien janari-ostatuak eta hitzaldia antolatzeak dakartzan kostuak. Prozedura ere ohikoa izango da: euskal etxeak hitzaldia hautatuko du; inguruko euskal etxeekin kontaktatuko du; euskal etxeak egingo dio eskabidea FEVAri, bizpahiru data proposamen eginez; FEVA hizlariarekin mintzatu eta tratua itxiko du.

-FEVA
Lavalle 1718 - 5º D
CABA C1048AAP
(54) (0) 11 4372-3520
Facebook, FEVA mística vasca

www.fevaonline.org.ar
feva2000@fibertel.com.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia