euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Argentinako Euskal Astea: Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak jaialdiaren logoa ezagutarazi du

2018/07/11

2018ko Mar del Platako Euskal Aste Nazionaleko irudia
2018ko Mar del Platako Euskal Aste Nazionaleko irudia

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Argentinako Euskal Aste Nazionaleko irudiak bi ospakizunen esanahia adierazi behar zuten: Euskal Astearen ikur behar zuen izan eta, aldi berean, elkarretaratzearen antolatzaile den Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrena ere behar zuen islatu. Diseinuak, arauen arabera, euskal kultura eta nortasuna iraunaraztearen baloreak ere jaso behar zituen. Aurkeztutako lanen artean –guztira hamahiru– Maria Mercedes Rodriguez eta Maria Victoria Aguel diseinatzaile mardeplatatarrena aukeratu dute epaimahaikideek.

Bi diseinatzaileek ‘Amatxu’ ezizenarekin aurkeztutako irudia jaiaren promozio material guztietan erabiliko da, euskarri analogiko zein digitaletan.

Gogora dezagun Mar del Platako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2018 urriaren 29tik azaroaren 4ra izango dela, Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan..

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia