euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Demokraziaren aita hil da’ izenburuarekin agurtu dute Argentinako egunkariek Raul Alfonsinen heriotza

2009/04/03

Irudian, eserita eta bibotearekin, Raúl Alfonsín bere emazte María Lorenza Barrenecherekin, Chascomuseko Euskal Etxearen ekitaldi batean (argazkia ChascomusEE)
Irudian, eserita eta bibotearekin, Raúl Alfonsín bere emazte María Lorenza Barrenecherekin, Chascomuseko Euskal Etxearen ekitaldi batean (argazkia ChascomusEE)

PUBLIZITATEA

Martxoaren azken egunean, Raul Ricardo Alfonsin, 1983tik 1989a arte Argentinako presidente izan zena, hil zen. Buenos Aires probintziako Chascomus herrian jaioa zen Alfonsin, eta bertako euskal argentinar batekin, María Lorenza Barrenechearekin, ezkondu zen. Betidanik harreman estua izan zuen herriko euskal etxearekin, eta nahiz eta aspalditik Buenos Aires hiriburuan bizi izan hartu-emana mantendu zuen.

Sabrina Otegui/Buenos Aires, Argentina. Laurogeita bi urterekin eta minbiziak jota hil da Raúl Alfonsin, Argentinako presidente ohia, pasa den martxoaren 31an. Argentinar askorentzat galera handia izan da, Alfonsin demokraziaren ikur bihurtu baitzen 1983ko hauteskundeetan irabazi zuenean, azken militarren diktadurari bukaera emanez. Hiru eguneko progua pasa ondoren, 70 mila lagun bildu ziren Argentinako Kongresuan bere gorpuzkiei agurra emateko.

Alfonsin Chascomús herrian jaioa zen eta hango María Lorenza Barrenechearekin ezkondu zen. “Herri txiki askotan gertatzen den bezala, jendeak elkar ezagutzen du eta herriko ekitaldietan parte hartzen du –azaldu diote EuskalKultura.com-i Chascomuseko euskal etxeko kideek--, horregatik euskal jatorririk izan ez arren Alfonsinek harreman estua zeukan euskal etxearekin. Are gehiago, 1960 urtean Jesus Maria Leizaola ezagutzeko aukera izan zuen bertako Ugarteren Hotelean, Euskadiko lehendakariak herria bisitatu zuenean”.

Gaur egun Inés Alfonsin, presidentearen anaiaren biloba, euskal etxeko dantzaria eta dantza irakaslea da. Horretaz gain, ingurumen gaietarako erreferentea da. Alfonsinen beste senide batek, Nicole Daltroix Alfonsinek, ere dantza egiten du euskal etxeko taldean.

Bestalde, Barrenechea familiak ere ez du euskal komunitatearekin kontaktua galdu. Izan ere, laurogeigarren hamarkan Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea-ra hurnildu ziren eta familiaren jaioterria zen baserriaren maketa bat oparitu zioten euskal elkarteari. Etxebelza baserria Errazun (Nafarroan) dago eta bere maketa Eusketxen ikus daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia