euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018an ere, martxotik hasita, euskal errezetak prestatuko ditu ostegunero Marita Echavek Coronel Moldeseko lagunentzat

2018/03/07

Marita Echavek astero prestatzen dituen euskal platerrak
Marita Echavek astero prestatzen dituen euskal platerrak

PUBLIZITATEA

‘Euskal baserrietako sukaldaritza’ liburuaren egileak 2017aren hasiera jarri zuen martxan proiektu pertsonal hau: ostegunero eta aldez aurretik enkargua egin diotenei bere liburuko errezeta bat prestatzen die Marita Echavek. Proposamena apal hasi zen baina denborarekin eskaera egiten zutenen zerrenda handiagotuz joan zen. Echaveren esanetan, “etxeko janaria da, jende askorengana iritsi ahal gara eta polita litzateke euskal etxeek hau bezalako proiektuak abian jartzera animatzea”.

Coronel. Moldes, Argentina. 2010ean argitaratu zuen Marita Echavek ‘Euskal baserrietako sukaldaritza’ liburua eta Cnel. Moldes bere herrian jendaurretu eta gero euskal etxe askotan aurkeztu zuen sukaldaritza ekitaldi gisa: euskal gastronomiari buruzko hitzaldia eskaini ondoren tokian tokiko lagunekin prestatzen zituen Echavek errezetak.

Orain eta liburuan dagoen materiala, errezetak eta kontaketak, publikoarengan helarazten segitzeko asmoz, proiektu berri bat jarri du abian idazleak: bere liburuko errezeta bat prestatzen du ostegunero eta aldez aurretik eskatu diotenei helarazten die. Gizarte sareez baliatzen da horretarako; izan ere, Facebookeko bere profilean --Marita Echave-- iragartzen du zein izango den menua eta platerrarekin lotuta dauden kontaketak, pasadizoak edota jarraibideak partekatzen ditu irakurleekin. Eskaera ere Facebookez egiten dituzte bezeroek. Menua bariatua da. Haragi mota ugari erabiltzen ditu sukaldari cordobatarrak (behikiak, txerrikiak, oilaskoa, arkumea eta arraina); eta Pirinioetako bi aldeetan oso ohikoak diren barazki eta osagaiak. Errezetak, gainera, aitzakia ederra dira euskarazko hitz eta esamolde batzuk erabili eta iakurleei irakasteko.

2017an zehar prestatutako plateren artean honako hauek aipa daitezke: 'Labekoa baserritar erara' (Horneado Campesino), ‘Oilaskoa txilindron erara’, ‘Dilistak gipuzkoar erara’, ‘Marmitakoa’ eta ‘Txerri solomiloa patata eta estragoiarekin’. Arkume haragiarekin egiten dituen errezetengatik gonbite berezi bat jaso zuen Echavek joan den abuztuan. Nekazaritza Elkarteak, INTAk eta UNRC Unibertsitateak antolatutako jardunaldietan arkume haragia zuten zenbait errezetak prestatu zituen.

Iaz izandako arrakastak bultzaturik, aurten ere irekiko du bere sukaldea Marita Echavek Coronel Moldesko lagunentzat janaria prestatzeko. Baserriko platerak –eta janari usainarekin batera datozen kontakizun hunkigarriak eta euskal kulturarekiko maitasuna– martxotik aurrera eskainiko ditu idazleak, ostegunero.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia