euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ak 'Eguzkia' utzi du La Platan: sarean eta doan irakur daitekeen Euzko Etxeko hiruhilabetekari zaharberritua

2019/01/02

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariko abenduko alea eta abenduko 1977ko gehigarria: sarean irakur eta jaitsi daitezke
La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariko abenduko alea eta abenduko 1977ko gehigarria: sarean irakur eta jaitsi daitezke

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Bukatu berria den 2018an La Platako Euzko Etxeak bertako aldizkaria berreskuratu du, Eguzkia izenpean. Izan ere, Eguzkia, La Platako euskal elkarteak 1973tik 1977ra plazaratu zuen aldizkaria izan zen, orain berreskuratu eta berpiztu dena elkarteko agerkari eta hiruhilabetekari gisa, diseinu, kolore eta eduki gaurkotu eta eraberrituta. La Platako euskal gaiak eta orokorrean euskal kultura eta Euskal Herriko eta Diasporako gaiak jorratuz, internet bidez irakur eta jaitsi daiteke, modu errazean.

Lau dira 2018an Eguzkiak plazaratu dituen zenbakiak, martxoan, ekainean, irailean eta abenduan; abendukoak, gainera, gehigarri bat ere atera du, aurreko Eguzkiari 1977an argitaratu gabe geratu zitzaion azken ale bat, Jorge Ilarregui egile. Bitxia egiten da duela berrogei urteko ale hori irakurtzea, orduango testuinguru eta gaiekin, eta merezimendu osoz modu artesanalean egina.

La Platako Euzko Etxearen eskariz, Eguzkia hiruhilabetekaria EuskalKultura.com-en bitartez ere eskura daiteke orain, hemen. Datozen aleak, ateratzen doazen heinean, bertara biltzen joango gara.

Hona estekak (On egin!):

-La Plata Eguzkia 2018 - 01 martxoa-marzo
-La Plata Eguzkia 2018 - 02 ekaina-junio
-La Plata Eguzkia 2018 - 03 iraila-septiembre
-La Plata Eguzkia 2018 - 04 abendua-diciembre
-La Plata Eguzkia 2018 - 04a gehigarria-suplemento

-Eguzkia-ko zenbaki guztiak: www.euskalkultura.com/euskara/dokumentuak/eguzkia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia