euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018 Laburbira ari da antolatzen Topagunea: euskaraz eginiko film laburrik eman nahi duzu zeure euskal etxean?

2017/11/15

Urtero euskaraz ekoitzi diren film labur selekzio bat eskaintzen du Laburbirak Euskal Herrian eta Diasporan
Urtero euskaraz ekoitzi diren film labur selekzio bat eskaintzen du Laburbirak Euskal Herrian eta Diasporan

PUBLIZITATEA

Urtero sasoi honetan bezala, Laburbiraren edizio berri bat ari da antolatzen Euskaltzaleen Topagunea. Ekimen honen bidez, urtero euskaraz ekoitzitako film laburren zerrenda bat osatu eta emanaldiak antolatzen ditu Euskal Herrian eta baita Diasporan ere. Bi dei beraz: Euskal Herrian edo bere diasporan euskarazko film laburrik egin baduzu, idatzi edo deitu mesedez, baitaratzeko; eta, egizu gauza bera, zure euskal etxeak 2018ko Laburbirako partaide izan nahi badu, bertan filmak emanez.

Donostia-San Sebastian. Ekimena antolatzen duen Euskaltzaleen Topagunetik adierazi zaigunez aurrera doaz XV. Laburbira antolatzeko lanak "eta urte osoan zehar filmak jasotzen ditugun arren, egunotan deialdi bat zabaltzen gabiltza, euskarazko film laburren bat eginda dutenak huraxe bidaltzera anima daitezen".

Aldi berean, euskal etxeren bat animatuko balitz Laburbiraren edizio berri honetako gertaleku izatera, eta euskal film labur sorta hau emateko gogorik balu, ongi legoke baita ere antolatzaileekin harremantzea. Aurreko urteetan zenbait euskal etxe izan ditu partaide ekimenak, hala nola Londres, New York, Valentzia, Paris, Madril edo Erromakoak.

Filmegileen kasuan, lanak bidaltzen ahal dira abenduaren 15era arte leire@topagunea.eus helbidera. "Abenduan bertan egingo dugu jasotako film laburren guztien arteko aukeraketa, zirkuituan zeintzuk emango diren erabakitzeko", diosku Topagunea-tik Leire Lardizabalek.

Laburbiran partaide izan nahi duten euskal etxeen kasuan, idatzi mesedez lehenbailehen helbide berera.

Harremantzeko datuak:

Leire Lardizabal Azurmendi
Euskaltzaleen Topagunea
+34 674 345 756 / +34 946 215 116
leire@topagunea.eus 
www.topagunea.eus



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia