euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (III): Dantzak aurkezteko modu berria larunbateko Dantzaldian

2017/11/15

Inguruko herrialdeetako ordezkariak ere bildu ziren San Nicolasera, Uruguai, Txile eta Brasildik
Inguruko herrialdeetako ordezkariak ere bildu ziren San Nicolasera, Uruguai, Txile eta Brasildik

San Nicolaseko Udal Antzokian izan zen Euskal Asteko dantza ikuskizun nagusia eta oso kritika onak jaso zituen dantza zuzendaritzaren proposamen berriak. Emanaldian elkarri lotuta aurkeztu ziren dantzak, bata bestearen atzetik, talde bakoitzak nolabaiteko harrera eginez hurrengoari. Larunbateko ekintzak, alabaina, goizean hasi ziren eta egun osora luzatu ziren: ohiko bilerak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien bisita, zinea, danborrada eta kalejira dantzaldira joateko tartean. Hona argazki eta bideo kronika.

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Erronka handia izan daiteke euskal diaspora argentinarreko elkarretaratze handiena egoki antolatzea; baina nicolastarrak ohituta daude postura berriei eusten. Kikiltzea ez zen aukera eta behin sartuta aurrera egitea besterik ez. Larunbat goizean bazituen bertako Euzkal Etxea-ko lehendakari Damian Cebey-k aurreneko datuak lehenengo balantze bat egiteko eta, izan ere, oso konforme agertu zen FEVAren bileran, ordezkaritzei ongietorria emanez.

FEVAren bileraz gain, liburuzainena eta dantza zuzendariena ere egin ziren larunbat goizean. Aldi berean, EH Bildu barne Diaspora gaietarako arduraduna den Jasone Agirre euskal etxe batzuetako erreferenteekin bildu zen, diasporaren egoeraz mintzatzeko.

Arratsaldean, ‘Elkarrekin-Together’ dokumentala aurkeztu zuen Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbide bozeramaileak. Donostiar moldeko danborren burrunba ere ezin falta eta danborradarekin hasi zen musika ikuskizuna Mitre Plazan. Antzokiko emanaldian 25 bat taldek osatu zuten bi zatitan banatuko zen dantzen programa. Lehenengo zatian, dantza tradizionalagoak eskaini zituzten taldeek. Bigarrenean, berriz, koreografia modernoagoak. Aurreko urteetako dantzaldietan ez bezala, lehenengo zatian osotasun bat eskaini zuten taldeek. Dantzak jarraian aurkeztu ziren, gelditu gabe, lotura oso dinamikoa lortuz taldeen artean. Agertokian zegoen pantaila batek dantza taldearen herria eta dantzaren izena jakinarazten zuen. Euskal Herriko mapa batean dantza nongoa zen ere markatzen zen.

Gaurko artikulura dantza emanaldiaren lehenengo zatiaren argazkiak bildu ditu EuskalKultura.com-ek.

BIDEOAK


[Aitor Alava zuzendari, talde bakoitzeko dantzari banak osatutako taldeak eginiko ‘Aurreskua’ (bideoa, Ekin Dantzari Taldea)]

[Txalo bero-beroak jaso zituzten Villa Mariako gazteek edalontzi gainean salto egitean (bideoa, Maru Maiztegui)]

ARGAZKIAK


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia