euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (II): Txantxangorriak eta euskal aireek euskara hegaltatu zuten San Nicolasen

2017/11/14

Irudian, San Nicolaseko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren baitan antolatutako Mintzodromoa
Irudian, San Nicolaseko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren baitan antolatutako Mintzodromoa

Argentinako bazterretatik ezezik, Uruguai, Brasil, Txile eta Euskal Herritik etorritako euskaldunek bat egin zuten 2017ko Aste Nazionalean eta euskararen hotsa txoko askotan eta azentu ezberdinekin entzun ahal izan zen San Nicolasen: Mintzodromoan baina baita ere Abesbatzen Topaketan, kalean, kontzertuetan... Aurreko egunak biziak izan arren, ostiralean ekin zitzaion 2017ko Jaiaren programa nagusiari. Argazki kronika honetan, 2017ko Aste Nazionaleko ostiralak utzitako bideo eta irudietako batzuk.

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Iazko Euskal Asteko esperientzia politari jarraipena emanez, eta euskarari eta geure hizkuntza ikasten ari direnei leku berezia emanez urteko jai eta elkarretaratze nagusia den honetan, aurten ere antolatu da Euskal Aste Nazionaleko programaren baitan Mintzodromoa. Ekintza Argentina eta Diasporako euskaldun eta euskal ikasleei dago zuzenduta, maila guztietakoei, Euskal Herritik etorritako euskaldunak laguntzaile. Hizkuntza indartzeko asmoa duen ekintza honekin hasi zen ostiralean 2017ko Euskal Astearen asteburuko egitaraua. Ostiralean bertan Mikel Ezkerrok hitzaldi bat eman zuen eta iluntzeko 7ak aldera, Festaren inaugurazio ekitaldia egin zen, Mitre Plazan, Argentinako bandera eta ikurrina mastaratzeko zeremoniarekin.

Gauean euskal musika eta euskal musikariak izan ziren protagonista Udal Antzokian. Abesbatzen Topaketan, euren errepertorioa aurkezteaz gain, omenaldia egin zioten koruek aurten 80 urte baldintza eta egoera traketsean sortu zen Eresoinka Abesbatzari. Euskal Herritik etorritako kantarien kasuan, San Nicolaseko Arte Eskolako musikariek osatutako talde batek lagunduta jo zuen Mikel Urdangarinek.

Ikuskizuna bukatuta, gauerdi aldera, Belgrano klubean bildu ziren San Nicolasera bertaratu ziren lagunak afaldu eta erromerian dantzatzera.

EuskalKultura.com-ek esker beroak luzatu nahi dizkio Maru Maizteguiri bere argazkiak gurekin konpartitzeagatik. 


[Argentinako eta Euskadiko Ereserkiak eta bi banderok mastaratzea (bideoa EuskalKultura.com)]


[San Nicolaseko euskal abesbatzak Agurra kantatu zuen eta zenbait dantzarik dantzatu (bideoa EuskalKultura.com)]


[Buenos Airesko Euskaltzaleak-en Abesbatza (bideoa EuskalKultura.com)]


[Villa Mariako Euzko Etxeko Abesbatza, Cordoba probintzian (bideoa EuskalKultura.com)]


[Viedma eta Patagonesko Aberri Etxea Euskal Etxearen Abesbatza (bideoa EuskalKultura.com)]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia