euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2017 Argentinar Euskal Asteko Kronika (eta V): Dantzarien kabalkada eta amaiera-bazkaria; 2018an Mar del Plata

2017/11/17

San Nicolaseko Euskal Asteko Plaza Dantzak: Ezpata Dantza
San Nicolaseko Euskal Asteko Plaza Dantzak: Ezpata Dantza

Eguraldia lagun, dantza ikuskizun ederra oparitu zioten euskaldunek San Nicolaseko herri osoari igande goizean. Goiz eguzkitsuan, euskal –eta argentinar– dantzak, euskal musika tresnen soinuak eta batez ere ikurrinaren koloreak sendo nabarmendu ziren Mitre Plaza ingurukoetan. Bazkaria bukatuta, aurtengoz agur esatea baino ez. Eta Damian Cebey lehendakariari egokitu zitzaion izan agurtzeko eta hurrengo Euskal Asterako gonbitea luzatzeko ohorea. Hona 2017ko Euskal Aste Nazionalaren azken kronika.

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Txukun baino txukunagoa izan da 2017ko Euskal Astea eta hori ez da batere marka txarra hain erronka handiari aurre egin dioten antolatzaileentzat. Igande goizean, meza ostean eta festaren bukaerako ordu gutxi geratzen zirenean, nicolastarren azken omenaldia Mitre Plazan dagoen haritzaren aurrean. Gernikako Arbolaren kimuaren inguruan landare berriak landatu zituen Damian Cebeyk Euzkal Etxea-ko beste zenbait kiderekin batera.

Plaza Dantzetan, azken urte hauetako ohitura bati jarraituz, Ezpata Dantza, Lore Uztaiak, Uztai Txikiena eta San Migel euskal dantzak dantzatzeaz gain bi ‘Chacarera’ eskaini zizkioten taldeek publikoari: Baietz taldearena lehenengo, ondoren Nestor Garnicarena.

Igandeko bazkariak, ‘oturuntza’ izenarekin ezagutzen denak, eman zion amaiera astebeteko jaialdiari. Bazkariaren baitan, Euskal Aste Nazionaleko aldizkariak banatu ziren eta Euskal Herritik etorritako agintariek adio esan zuten datorren urtean Mar del Platako Euskal Astean ere izango direla esanez.


[2017ko Plaza Dantzak]


Argazki galeria



Komentarioak

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko urrunetik bertan gertatutakoa euskaraz segitzeko posibilitatea emateagatik

    Javier E. (Bilbo), 2017/11/20 12:34

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia