euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2016ko Euskal Udaleku Chascomusen: abenduaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea

2015/11/25

2016ko Udalekua sustatzeko afixa
2016ko Udalekua sustatzeko afixa

PUBLIZITATEA

Ekitaldia Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatuko du, eta urtarrilaren 5etik 9ra luzatuko da. Gonbitea euskal etxeetako 12 eta 16 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta helburua, udan ere euskal kulturaz goza dezaten. Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da; voucherren prezioa emailez eskatu behar zaie antolatzaileei. 

Chascomus, Argentina. Oporrak –udakoak Hego Hemisferioan­– antolatzeko garaian gaude eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak erakundeak proposamen polita luzatzen die Argentinako euskal etxeetako nerabeei. 2016ko Udaleku urtarrilaren 5etik 9ra izango da eta urtero bezala euskal kulturarekin lotura duten hainbat aktibitate egingo dira, tartean kirolak, jolasak, mitologia eta sukaldaritza tailerrak eta euskara.

Programaren modalitateari dagokionez, gaiak ohikoak izango dira baina ekintzak, berriak. Paula Berasain arduradunak EuskalKultura.com-i azaldu dion legez, “aurten Gaztemundu-ren ostean, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrean izan nintzen eta bertan NABOko Valerie Etcharren Arrechearekin hitz egiteko aukera izan nuen. Berak eman zizkidan Estatu Batuetako Udalekun garatzen dituzten hainbat ideia berri”.

Gaztetxoez arduratuko diren begiraleak Euskal Etxeko dantzari helduak izango dira gehienak. Hala ere, Eneko Lizarra donostiarra ere egongo da arduradun. “Eneko lehenengo Udalekun izan zen eta orain ere etorriko da berriro laguntzera. Bere kabuz etorriko da; eta gure asmoa hori da. Necocheako Hator Hona programan egiten den bezala, begiraleek bidaia ordaintzea eta guk haien ostatua hartzea gure gain. Bestalde, oraindik ez dakigu Euskal Herritik beste norbait etorriko den; datozen egunetan jakinaraziko dugu”, jakinarazi digu Berasainek.

Voucherrak

Aktibitate osoan parte hartzeko prezioa zuzenean eskatu behar da antolatzaileei udalekuchascomus@hotmail.com helbidera. Behin informazioa jasota, ordainketa “Banco de la Provincia de Buenos Aires”en egin behar da datu hauekin:
-Kontu Korrontearen zenbakia: 6942-7322/8
-CUIT: 30665097524
-CBU: 0140331001694200732282

Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da. Udalekuri buruzko berriak Eusko Hazia Chascomus izeneko Facebook kontura igoko dira. Informazio gehiago eskatzeko, jo 02241-15690373 telefonora.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia