euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2016ko Barandiaran Bekarako eta Euskal Dantzarien Biltzarraren bekarako epeak zabalik daude

2016/06/10

PUBLIZITATEA

Zabalik da Euskal Herrian Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Etnologia alorrean deitutako bekara aurkezteko epea. 10.000 euroko zuzkidura dauka eta interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen behar dituzte aurkeztu proposamenak. Euskal Dantzarien Biltzarrak ere zabaldu du 2016ko Folklorearen Ikerketa Bekara aurkezteko epea. Kasu honetan 1,000 euroko zuzkidura dauka eta aurkezpen epea azaroaren 30ean bukatuko da. Bietara aurkez daitezke Diasporako hautagaiak.

Donostia-San Sebastian. Barandiaran Bekaren 2016 deialdiari dagokionez, proposamenak aurkezteko epea zabalik dauka Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak. Etnologia alorreko ikerketak izango dira edizio honetako ardatz eta interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute euren proposamena. Zuzkidurari dagokionez, 10.000 eurokoa izango da eta norbanakoek zein lantaldeek hartu ahal izango dute parte, Euskal Herrian zein kanpoan bizi badira ere, baldin eta euskal kulturaren alor horiei buruzko lanak diren.

Fundazioak 2016ko abenduaren 31 baino lehen emango du epaiaren berri, nahiz eta hala erizten badiote, epaimahaiak beka esleitu gabe utz dezakeen, bere ustetan aurkezturiko proiektuek ez badituzte baldintzak betetzen.

Beka 1980an sortu zenetik  Euskal Herriko Historiaurre-Arkeologia eta Antropologia-Etnografiarekin zerikusia duten lanak bultzatzea izan da Barandiaran Bekaren xede nagusia eta Euskal Herriko ikertzailerik esanguratsuenek hartu dute parte orain arte Barandiaran Bekaren ikerketa taldeetan.

Edozein galdera edo zalantza deialdiari buruz Jose Miguel Barandiaran Fundaziora egin daiteke, emailez gasteiz@barandiaranfundazioa.eus helbidera.

Bekaren oinarriak, hemen

EDBren Folklore Ikerketa Beka 2016

Bere aldetik, Euskal Dantzarien Biltzarrak, kultura tradizionala sustatzeko helburuarekin, bere Folklore Ikerketa Beka 2016 deitu du, jarduera horren inguruan dauden edo erlazioa daukaten diziplinak kontutan hartuko dituela (Folklorea, Etnografia, Etnologia, Antropologia, Soziologia, Historia, Artea …).

Beka eskuratzeko aukera izango dute dantza eta musika herrikoia, ohiturak, tradizioak, jantziak, musika instrumentuak, haur jokoak, erritualak, gastronomia, festa tradizionalak, kondairak, eta orokorrean tradizioei edo forma folklorikoei erreferentzia egiten duena edo Euskal Herriko edozein puntuko herrietan izate edo bizimoduari erreferentzia egiten dieten ikerketa lanek.

Kasu honetan, norbanakoentzako beka da eta 1.000 euroko zuzkidura izango du. Proposatutako lana gehienez urte bateko epean egin beharko da.

Edozein zalantza edo kontsultarako +34  690 812514 telefonora bidera daiteke edo, emailez, edb-koordinazio@hotmail.com helbidera.

Bekaren oinarriak, hemen. Eskabide orria, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia