euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015etik Viedmako Euskal Etxea babesle duen 70. Haurtzaindegia inauguratu dute, Euskal Abesbatza partaide

2019/03/13

Abestu Beti Abesbatza Viedmako 70. zenbakidun Haurtzaindegiaren inaugurazioan (argazkia Marcela Galindo)
Abestu Beti Abesbatza Viedmako 70. zenbakidun Haurtzaindegiaren inaugurazioan (argazkia Marcela Galindo)

PUBLIZITATEA

Viedma, Argentina. Joan den astelehenean egin zen Rio Negro probintziako hiriburuan 70. zenbakidun Haurtzaindegiaren inaugurazioa eta hiriko Euskal Etxeak hartu zuen parte zeremonian Haurtzaindegi honen babesle edo 'aitabitxi' baita 2015etik. Urte hartan elkartu zituzten ahaleginak bi erakundeek, “haurrak eta euren familiak euskal etxera hurbil zitezen, hezkuntza interkulturala bultzatzeko eta hezkuntza berdintasunaren alde egiteko”.

Inaugurazio ekitaldira Euskal Etxeko banderadunarekin joan zen euskal elkartea eta Cristian Castillo maisua zuzendari duen Abestu Beti abesbatza ere euskal gizataldeko ordezkari bertaratu ziren. Aberri Etxea Euskal Etxeko lehendakari Rocio Basterrak elkarteko buru eta abesbatzako partaide gisa hartu zuen parte.

Probintziako gobernadore Alberto Weretilneck-ek lagundu zituen neska-mutilak zerrendak mozteko momentuan, auzoko hirurogeita hamar bat familia lekuko.

Ekitaldiko argazki gehiago, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia