euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2015ari agur esateko, Olentzeroren bisitak, euskal jaiotzak eta jaiak Argentinako hainbat euskal etxetan (argazkiak)

2015/12/24

Tandilgo Euskal Jaiotza abenduaren 20an izan zen, Gure Etxearen aurreko plazan
Tandilgo Euskal Jaiotza abenduaren 20an izan zen, Gure Etxearen aurreko plazan

PUBLIZITATEA

Urtean zehar elkarrekin buruz buru lan egiten duten euskal etxeetako lagunak urte zaharrari ‘agur’ esateko ere biltzen dira. Laster udako atseden garaia hasiko da Argentinan baina hori baino lehen badoan 2015 urtea behar bezala agurtzen ari dira euskal argentinarrak: ospatuz, euskal tradizioari eutsiz eta datorren urtean kulturaren alde lan egiten jarraituko dutela adieraziz.

Buenos Aires, Argentina. 2015a atzean gero eta zaharrago geratuz doa, eta urtean zehar bizi izandakoa gogoratzeko eta urte berriaren omenez topa egiteko, mota askotako ekintzak ari dira antolatzen egunotan Argentinako euskal etxeak; batzuetan, egoitzan bertan biltzen dira betiko lagunekin ospatzeko; beste batzuetan, kalera ateratzen da euskal gizataldea tradizioak komunitatearekin partekatzera. Nolanahi ere, Diasporan Euskal Herriarekiko dagoen engaiamendua eta maitasuna izan da, berriro ere, ospakizunen mezua. Hona argazki kronikatxo bat.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia