euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2014 “paregabea” bizi ondoren, 2015 oraindik hobea, “komunitatearekiko harremana sakonduz” espero du Olavarriako EEak

2015/03/02

Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeko sarrera
Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeko sarrera

PUBLIZITATEA

Udako etenaldia pasa ondoren, Gure Etxe Maitearen 2015eko jarduerak otsailaren 20an abiatu dira iaz hasitako tailer eta euskara klaseei jarraipena ematen. Nobedadea, aurtengoan areto erabat berritu batean jasoko dituztela euskal etxeko lagunek euren kide eta gonbidatuak.

Olavarria, Argentina. Aktibitaterik gabeko hamarkada luze baten ostean, 2010ean bereganatu zuen Buenos Aires probintziako Olavarriako euskal gizataldeak bere euskal etxea. Lana ez zen batere erraza izan, bi gauza ziren eta berreskuratu behar zituztenak: egoitza eta erakundea. Etengabeko ahaleginek euren fruituak eman zituzten eta gaur, bost urte pasa eta gero, epe honetako oso balantze ona egiten dute Gure Etxea Maitea-ko lagunek, aurtengo jarduerak prestatzen dituzten bitartean.

2015eko ekintzen programari dagokionez, ilusio handiz iragartzen dute euskal etxetik euskara klaseekin jarraituko dutela. Aurtengo lehenengo euskara elkarretaratzea laster izango da, Azulgo euskal etxeko Elisabet Etchegaray irakasle. Gabeziar handietan bizi diren umeei zuzendutako tailerrak, ordea, otsailea hasi dira. Beti bezala, irakurketa eta dantza tailerren ostean askaria eskaini zaie neska-mutilei.

Gure Etxe Maitea-ko lehendakari Maria Susana Mendizabalek EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “iaz lorpen handiak izan ditugu eta bide horretatik jarraitu nahi dugu. Izan ere, urte hauetan oso urrats garrantzitsuak eman ditugu esparru askotan: egoitzari dagokionez, berreskuratu, berritu eta egokitu egin dugu, erosoago lan egin ahal izateko; erakundearen egoerari dagokionez, berriz, DPPJ-ren eta Euskal Jaurlaritzaren onarpen ofizialak jaso ditugu. Ekintzen arloan ere  hazkunde handia izan dugu. Eta 2014an hasi gara, lehen aldiz Olavarrian, euskara klaseekin.

2014an zehar, eta Irakaskuntza Zuzendaritzarekin batera, sukaldaritza klaseak eman genituen; eta baita arte, dantza eta irakurketa tailerrak ere, gure bazkide diren Julia Arouxet, Graciela Ramongassie, Ana Guassone, Andrea Boado eta Guillermo Arnau arduradun. Tailerren ostean, gainera, askaria eskaini izan genien elkarretaratzetan parte hartzen zuten umeei. Udal agintariekin harremanetan jarrita, bestalde, euskal gizataldeak partaidetza izan du herriko ekitaldi ofizialetan. Eta honekin lotuta, gure ateak ireki dizkiegu Gizarte Ekintza Ministerioari, Mikroekintzaileen Azoka egiteko.

"Orain, eta azken urteetan bezala, kemen handiz ekingo diogu euskal kultura zabaltzeko gure xede nagusiari. Baina beti ere ate irekietako etxea izan nahian”, laburbildu digu Mendizabalek.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia