euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2011an euskal etxeetan bira kulturalak egiteko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratu dute

2011/06/24

Anari kantariak kontzertua eman zuen Berlinen Korrikaren karira, Euskal Etxeak gonbidatuta (argazkia BerlinEE)
Anari kantariak kontzertua eman zuen Berlinen Korrikaren karira, Euskal Etxeak gonbidatuta (argazkia BerlinEE)
Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi du 2011ean zehar euskal etxeak dauden lekuetan kultur birak egiteko dirulaguntzak jasoko dituzten talde eta artisten zerrenda. Deialdi honetan 90.000 euro banatu dira orotara, hogei bat taldeen artean. Horietako batzuk egin dute jada bira edo emanaldia eta dirulaguntza orain jasoko dute. Beste batzuk datozen hilabeetetan egingo dituzte. Adibidez, udazken honetan Joseba Gotzon kantariak bira egingo du Txile, Argentina eta Brasilera; eta abenduan hainbat euskal dantzari Berlinen izango dira, hiriburu alemaneko euskal etxeak antolatu duen Euskal Koreografoen Bigarren Jaialdian.

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak Nagusiak atzo argitaratu zuen 2011 urtean zehar euskal etxeak dauden lekuetan kultur birak egiteko dirulaguntza deialdiaren ebazpena. 90.000 euro banatu ditu orotara deialdi honek.

Onuradunen zerrenda

01.- Aukeran Dantza Konpainia (19.665 euro)
02.- Asier Gozategi (9280 euro)
03.- Maialen Lujanbio (160 euro)
04.- Kdenetarik Produkzioak (7.761 euro)
05.- Simulacro Teatro (10.045 euro)
06.- Eneko Gil Alberdi (381 euro)
07.- Moaré Dantza (280 euro)
08.- La Chiquilla Kultur Elkartea (5.021 euro)
09.- Kantaka Abesbatza (1.141 euro)
10.- Ana Rita Alberdi (145 euro)
11.- Puxtarri (906 euro)
12.- Zabalduz Musika Elkartea (1.345 euro)
13.- Organik Dantza Antzerki Taldea (772 euro)
14.- Nerea Vesga Elizalde (665 euro)
15.- Kulunka Teatro (6.243 euro)
16.- Artitadeto (1.917 euro)
17.- Ur Kirolak Gipuzkoa (210 euro)
18.- Maite Guevara Arrilucea (2.993 euro)
19.- Xabier Arakama (800 euro)
20.- Eleuterio Jauregi Beloki (2.589 euro)
21.- Itsasoko Ama Arraun Taldea (210 euro)
22.- Xarnege (4.554 euro)
23.- Itsas-Alde Dantza Taldea (1.277 euro)
24.- Teatro Mutante (690 euro)
25.- Kea Ahots Taldea (7.174 euro)

Laguntzak jasoko dituzten onuradunen zerrenda osoa hemen ikus daiteke (gaztelaniazkoa bertsioa da, euskarazkoa eguneratu gabe zegoen hau idatzi dugunean). Deialdiari buruzko informazio osoa ikusteko, jo hona.

Diru-laguntzak jasoko dituzten artista hauetako batzuk emanaldiak egin dituzte dagoeneko, urtearen lehen seihilabetekoan, eta dirua orain jasoko dute. Beste batzuk datozen hilabeteetan egingo dute bira. Joseba Gotzon kantariak (Kdenetarik Produkzioak), adibidez, udazkenean egingo ditu emanaladiak Txilen, Argentinan eta Brasilen.

Beste onuradun batzuk dantzarekin harremana dute aurten; izan ere, abenduan Berlinen egingo den Euskal Koreografoen Bigarren Jaialdian parte hartuko dute, besteak beste Eneko Gil Alberdik, Moaré Danza taldeak, Organik Dantza Antzerki taldeak eta Nerea Vesga dantzariak. Egitarau mardula eta orijinala ari da prestatzen Berlingo Euskal Etxea jaialdi honetarako eta datozen asteetan emango dugu horren berri.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia