euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar iritsiko dira Euskal Herrira 2010eko Gaztemundu-n partaide izango diren Diasporako 30 gazteak

2010/07/01

Artxiboko irudi honetan, 2005eko Gaztemundu (argazkia EuskalKultura.com)
Artxiboko irudi honetan, 2005eko Gaztemundu (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bihar, uztailaren 2an, iritsiko dira Loiuko aireportura --eta ondoren Gasteizera-- munduko hainbat euskal etxetatik abiatuta 2010eko Gaztemundu programan parte hartzera etorriko diren hogeita hamar gazteak, 18 eta 30 urte bitartekoak. Euskal Herriko hamaika txoko ezagutzeko aukera izango dute eta hainbat kultur-ekintza, irteera turistiko eta ekitaldi instituzionaletan parte hartuko dute hamabost egunetan zehar. Lehenengo astean Gasteizen hartuko dute ostatu hiriburuaz eta inguruaz gozatzeko eta ondoren Bilbon egingo dute bigarren astea, bertatik Donostiara, Irunera, Donibane Lohizunera, Elantxobe, Gallartara... irteerak eginez.

Vitoria-Gasteiz. Bihar ostirala iritsiko dira munduko euskal etxe desberdinetatik datozen gazteak Loiuko aireportura eta bertatik Gasteizera etorriko, hiriburu honetako Tomas Alfaro Ikasle Egoitzan hartuko baitute ostatu. Eusko Jaurlaritzak, Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritza medio, egingo die lehen ongi etorri ofiziala egoitzan bertan eta hurrengo egunetan Gasteiz eta inguruetako lekuak ezagutuko dituzte (museoak, katedrala, Arabar Errioxa...), Iruñea (sanfermin tenporea da), eta beste zenbait leku.

Gasteizeko egonaldiaren ondoren, Bilbora aldatuko dituzte, Euskal Herrian emango duten egonaldiaren bigarren asteari ekiteko, bertatik, Bilbo hiriaz gain, Donostia, Urdaibai, Gernika, Hernaniko Chillida-leku, Irun eta Donibane Lohizune bezalako lekuetara burutuko dituzte irteerak Euskal Herriaz ahalik eta ikuspegi orokorrenarekin buelta daitezen etxera.

Ekimen honetan parte hartzeko aurtengo hautatuak 30 gazte izan dira, honela banatuta: Txiletik, 2; Argentinatik, 24; Estatu Batuetatik, 2; eta Kolonbiatik, 2.

-Segituko duten egitarau zegatza, hemen eskuragarri

2010eko GAZTEMUNDUKO HAUTATUAK

-Montes de Oca Vega, Alvaro (Euzko Etxea, Txileko Santiago)
-Espinosa Zunzunegui, Myrtha Lorena V. (Eusko Etxea, Valparaiso)
-Manterola, María Magdalena (Unión Vasca EE, Bahia Blanca)
-Armendáriz, Emiliano (Zingirako Euskaldunak EE, Chascomús)
-Belaunzarán, Cecilia Ainara (Denak Bat EE, Mendoza)
-Lago, Héctor Ricardo (Gure Ametza EE, Rio Cuarto)
-Landa, Paulo Alejandro (Eusko Etxea, San Juan)
-Cadena Sierra, Alejandro (Euskal Etxea, Bogota)
-Fernández Sánchez, Leidy Catalina (Antioquia Euskoetxea, Kolonbia) 
-Gastiazoro, Claudia (Toki Eder EE, Jose C Paz)
-Alcain, Enzo Francisco (Urrundik EE, Paraná)
-Tuyaret, María Laura (Gure Txokoa EE, Cordoba)
-Bereciartua Lerchundi, Micaela (Zazpirak Bat EE, Rosario)
-Agostini Zubillaga, Marcial Javier (Euzko Etxea, Necochea)
-Llamedo, María Clara (Eusketxe Eusko Kultur Etxea, Buenos Aires)
-Murgolo, Santiago (Gure Etxea EE, Tandil)
-Pozzi Vieyra, Marcela Alejandra (Euzko Etxea, Villa Maria)
-Lanus, Pedro Ignacio (Euskaltzaleak, Buenos Aires)
-Arzola, Federico (Eusko Etxea, Corpus Christi)
-Camou, Louise (Chino Basque Club, Chino)
-Rifourcat, Juan Simón (Euzko Etxea, La Plata)
-Lasarte López, Martín (Laurak Bat EE, Buenos Aires)
-Ariznabarreta, Maite (Denak Bat EE, Mar de Plata)
-Itcea, Andrés Agustín (Eusko Aterpea EE, General Rodríguez)
-Arizmendi, María Victoria (Hegoalde Argentinarra EE, RG, Santa Cruz)
-Pérez Manetti, Catalina (Balcarce'ko Euskaldunak EE, Balcarce)
-Beramendi, Maite (Juan de Garay Euskal Argentinat Fund., Buenos Aires)
-Aresti, Juan Ignacio (Lagunen Etxea EE, Laprida)
-Etchepare, Matthew (Basque Cultural Center, San Frantzisko) 
-Cheminet, Hugo Ezequiel (Loretako Euskaldunak EE, Las Flores)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia