euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2007ko Argentinako Euskal Asteko behin behineko egitaraua aurkeztu dute: urriaren 1etik 7ra Rosarion

2007/08/07

2006an Cordoban egin zen Argentinako Euskal Astearen irudia (argazkia BasqueHeritage.com)
2006an Cordoban egin zen Argentinako Euskal Astearen irudia (argazkia BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2007ko Argentinako Euskal Astearen behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Lehen egutegia da eta oraindik ere aldaketak egon daitezke, baina argi erakusten du Santa Fe probintziako euskal etxe honetako bazkideak zenbat lan eta gogo jartzen ari dira Euskal Astearen antolakuntzan. Argentinako euskaldunen jaiko giroa prestatzeko pilota txapelketa egingo da irailaren 29a eta 30en eta Euskal Astea urriaren 7a arte luzatuko da.
Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2007ko Argentinako Euskal Astea izango denaren behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Aldaketak egon daitezke oraindik, baina hauetxek dira gutxi-gorabehera urriaren lehen astean Santa Fe probintziako hiri honetan bizi eta gozatu ahal izango diren ekitaldiak. Argentina eta inguruko herrialdetako lagun asko bertaratuko dira, jaian parte hartzeko gogoz, eta baita Euskal Herritik heldutako bisitariak ere, horien artean Ibarretxe lehendakaria.

ASTEKO EGITARAUA

Larunbata 29 eta Igandea 30, Iraila

-Pilota txapelketak

Astelehena 1, Urria

-19:00. 'Euskal aztarna Argentinan' eta Mikel Arrazola argazkilariaren 'Euskal Irudiak' erakusketen inaugurazioa, Plaza Cívica-n.

Asteartea 2, Urria

-20:00. Euskal Zinema: Alex de la Iglesiaren 'El Día de la bestia' de Alex de la Iglesia. Aurkezle: Sergio Fuster eta Ricardo Guiamet, 'Identidad-Idioma-Imagen, 6 ensayos sobre cine vasco' liburuaren egileak. Euskal Etxean.

Asteazkena 3, Urria

- 19:00. Graciela Iriondo idazle euskal argentinarraren mintzaldia: 'Raíces ancestrales vascas'. Biblioteca Argentina Juan Alvarez.
- 20:00. Euskal jatorridun artisten erakusketaren inaugurazioa. Biblioteca Argentina.

Osteguna 4, Urria

-20:00. Zazpirak Bateko Lagun Artean koruaren eta Arkaitz Mendoza euskal pianojolearen kontzertua. Biblioteca Argentina.

Ostirala 5, Urria

-18:00. Ikurriñen igoera, Gernika Plazan.
-19:00- 22:00. Zumarte Triki txistu taldea eta Betagarri taldearen kontzertua, Monumento Nacional a la Bandera delakoan. Rosarioko talde gonbidatuak. Erromeria Sociedad Rural-eko saloian.

Larunbata 6, Urria

-9:00. Euskal Liburutegien bilkura.
-9:00. FEVAren bilkura.
-12:00. Ibarretxe lehendakariaren mintzaldia Fundación auditorioan.
-13:30. Bazkaria Sociedad Rural-en.
-17:00. EuskoSare topaketa.
-18:30. Kalejira, Pringles plazan hasi eta San Martín plazaraino.
-19:00. Gala.
-22:00. Erromeria Sociedad Rural-en. Zumarte eta Betagarriren kontzertua.

Igandea 7, Urria

-10:00. Meza.
-11:30. Dantza ikuskizuna Independencia parkean.
-13:00. Bazkaria Sociedad Rural-en.
-15:00. Euskara lehiaketetako sari banaketa.

VOUCHER-AK ETA OSTATUA

Jaiaren antolakuntza eta bisitarien harrera erraztu asmoz, Zazpirak Bat Euskal Etxeak ostatuari buruzko informazioa ere eman du jakitera. Hotela eta bazkarietarako voucher-aren prezioa ostiral, larunbat eta iganderako $320 lagunak eta $ 290 danztariak izango da. Larunbat eta igandeko voucher-a $230 lagunak eta $200 dantzariak izango da. Igandeko bazkarira soilik joan nahi dutenek, $60 ordaindu beharko dituzte.

Abuztuaren 20a baino lehenago izena eman behar da, eta prezioaren %50-a ordaindu beharko da honoko kontu korrontean: Nº001832/9, Banco SUPERVIELLE S.A. sucursal Rosario, provincia de Santa Fe, Zazpirak Bat Euskal Etxearen izanean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-maila helbide hauetara: zuberotarra@express.com eta nelidaapesteguia@yahoo.com.ar.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com

FEVAren web gunea
www.fevaonline.org.ar

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen 95. urteurrena
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko abuztuaren 1ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia