euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

19 botok baieztatuta Ricardo Basterrak eta Marta Abarrateguik segituko dute FEVAko lehendakari-idazkari

2012/04/16

2012-2014ko eperako FEVAko Zuzendaritza batzordeko kide batzuk (argazkia EuskalKultura.com
2012-2014ko eperako FEVAko Zuzendaritza batzordeko kide batzuk (argazkia EuskalKultura.com

PUBLIZITATEA

Duela bi urteko bozketetan hautatua izan zen bikoteak bi urte gehiagotan luzatuko du bere agintaldia FEVAko buruzagitzan. Hemeretzi euskal etxetako ordezkariek hautatu zuten joan den larunbatean, aurkeztutako zerrenda bakarra, Ricardo Basterra eta Marta Abarrategui buru zeuzkana, ustekaberik izan ez zuen hauteskunde prozesuan. Partaidetza eskaseko Urteko Ohiko Biltzar Orokorrean, -hemeretzi boto zerrendaren alde eta bat zuri-, lehendakari berrautatuak elkarlanean sakondu eta martxan dauden proiektuak jarraitu eta sendotzera deitu zituen FEVAko kideak. Biltzarrean, Euskadiko Ordezkaritzen ixtearen kontrako dokumentu bat irakurri zuen Basterrak eta bertaratutako lagunak Zuzendaritza Btzordearen lehenengo bileran parte hartzera gonbidatu zituen. Bilkura hastean, ostegunean hil zen Ramon Ignacio Arozarena Landaren omenezko txalo bat eskaini zen.

Buenos Aires, Argentina. “Bi urte daramatzagu FEVAren Zuzendaritza Batzordean eta esan nahi dizuegu FEVA euskal etxeen benetako erreferentea izateko ahal izan dugun guztia eman eta egin dugula. Lan handia egin dugu FEVA guztion elkargune eta guztion artean eztabaidatzeko leku bihurtu ahal izateko, errespetu giroan”. Hitz hauekin eman zion hasiera Urteko Ohiko Biltzar Orokorrari joan den larunbatean, apirilaren 14ean, Ricardo Basterra erakundeko lehendakariak. Mezu labur batean, Federazioko buruzagiak esker beroak eman zizkien euskal etxeetako arduradunei 2010-2012ko epean FEVArekiko adierazitako jarrera onagatik, eta euskal etxeetara eginiko bisitetan eskainitako harrera abegikorragatik, eta esker bereziak eman zizkien batez ere kilometro anitz eginik bertaratutakoei, bilkuran parte hartzeagatik.

Federazioko kargu nagusienak erabaki ziren bilkuran, hala nola lehendakari, idazkari, diruzain, lau zuzendaritza batzordekide, eta batzorde kontu-ikuskatzailea osatzeko bazkide federatuen hiru ordezkari. Goizeko hamarrak aldera eta normaltasun giroan gauzatu zen hautaketan, hogei euskal etxek jarri zuten euren botoa emaitza hauek emanez: 19 boto berrautaketaren alde eta boto zuri bat. Gogoan izan dezagun FEVAk berez 106 elkarte badauzka kide, horietarik kuoetan eta egoera administratiboari dagokionez egunean egoteagatik, 47 erakundek soilik zutela hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea.

Mahaiak datuok jakinarazi eta gero, bertaratutakoen zorion agurrak jaso zituen Basterrak eta Abarrateguik osatutako formulak. Biltzarra bukatu aurretik, FEVAk kaleratuko duen Euskadiko Ordezkaritzak ixtearen kontrako dokumentu bat irakurri zuen lehendakariak, Euskadin PPk horren aldeko jarrera adierazi zuela-eta. Bilkura amaitutakoan, Batzorde Berriaren lehenengo elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatu zien Basterrak Belgrano kaleko egoitzan elkartu ziren lagunei, eta horren ostean, liburuzainen bileraren txanda etorri zen.

Hona hemen, hauteskundetan parte hartu zuten euskal etxe eta ordezkarien zerrenda:

- Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Carlos Saez
- Bahia Blancako Union Vasca, Javier Ederra
- Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea, Belen Girasole
- Buenos Aireseko Laurak Bat, Arantxa Goicoa
- Chacabucoko Guillermo Larregui, Elvira Gurutzeaga
- Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Pedro Mauregui
- Coronel Pringlesko Eusko Biltzar Juan Jose Olasagastia
- Corpus Christiko Eusko Etxea, Cesar Arrondo
- General Rodriguezeko Eusko Aterpea, Alicia Itcea
- Jose C. Paz-eko Toki Eder, Jose Erostarbe
- Juningo Arbola Bat, Hugo Andiazabal
- Lomas de Zamorako Denak Bat, Begoña Ordoki
- Mar del Platako Denak Bat, Juan Gonzalez
- Olavarriako Gure Etxe Maitea, Marisu Mendizabal
- Rio Cuartoko Gure Ametza, Eduardo Aguirre
- Rosarioko Zazpirak Bat, Nelida Apesteguia
- San Nicolaseko Euskal Etxea, Damian Cebey
- Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea, Ricardo Basterra
- Tandilgo Gure Etxea, Juan Jose Etxegoin
- Villa Mercedeseko Euskal Etxea, Julio Esnaola 

FEVAko Zuzendaritza Batzorde berria:

-Ricardo Mario Basterra (lehendakari), kargu pertsonala (Santa Rosa)
-Marta Abarrategui (idazkari), kargu pertsonala (Arrecifes)
-Hugo Andiazabal (diruzain), kargu pertsonala (Junin)

-Batzordekide titularra, Javier Ederra, Union Vasca, Bahia Blanca
-Batzordekide ordezkoa: Miguel Irazusta, Union Vasca Bahia Blanca

-Batzordekide titularra, Eduardo David Aguirre, Gure Ametza, Rio Cuarto
-Batzordekide ordezkoa: Pablo Gabriel Cufre, Gure Ametza Rio Cuarto

-Batzordekide titularra, Nelida Apesteguia, Zazpirak Bat, Rosario
-Batzordekide ordezkoa: Alejo Conti, Zazpirak Bat, Rosario

-Batzordekide titularra, Maria Ines Ostolaza, Denak Bat, Lomas de Zamora
-Batzordekide ordezkoa, Begoña Lentini Ordoqui, Denak Bat, Lomas de Zamora

-Kontu ikuskatzailea, Julio Vicente Esnaola, Euskal Etxea, Villa Mercedes
-Kontu ikuskatzailea, Monica Mercedes Azpiazu, Lagunen Etxea, Laprida
-Kontu ikuskatzailea, Maria Angeles Oñederra, Toki Eder, Jose C Paz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia