euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oso giro oneko ekitaldi batean atzo inauguratu zen Donostian Heredad de Unanue, "Euskal Diasporaren Hotela"

2018/10/19

Heredad de Unanue Hoteleko fatxada nagusjko detailea Eguraldiak dezente errespetatu zuen, eta azkenean eguraldia ere lagun, atzo inauguratu zen ofizialki Donostian Heredad de Unanue hotela, "Diasporaren Hotela" ere deitzen hasia diren hotela, gure diasporak bertan daukan eta izango duen protagonismo berezia kari. EuskalKultura.com ere partaide duen hotel berria berez irail hondarrean hasi zen bezeroak errezibitzen, baina atzokoa izan zuen ...

Gehiago irakurri...


Paisaiak, musika eta artea izan ziren Etxe Alai-k hautatutako gaiak Pehuajó-ko Liburu Azokan Euskal Herria ordezkatzeko

2018/10/19

Pehuajoko Liburu Azokan Euskal Etxeak muntatu zuen standaren irudi batzuk Buenos Aires probintziako Pehuajó-ko ‘Martin Fierro’ Liburu Azoka bere 22. ediziora iritsi da aurten eta urtero bezala Etxe Alai Euskal Etxeak ‘baietz’ esan zion udalak luzatutako parte hartzeko gonbiteari. Elkarteko kideak euskal standa muntatu zuten azokako gunean urriaren 4, 5 eta 6an. Bertan, euskal kulturarekin lotura duten objektu, ikur. irudi eta liburuak jarri zituzten ...

Gehiago irakurri...


Bihar larunbata azken epea Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 2019ko egutegiko argazkiak bozkatzeko

2018/10/19

Argazki lehiaketan parte hartzen ari den argazki bat Zenbait ekimen bultzatzen ari da Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxea datorren urtean beteko den bere 60. urteurrena behar bezala ospatzeko. Ekimen horietako bat Euskal Etxearen 60. urteurreneko egutegia kaleratzea izango da, hamabi hilabeteetako bakoitza elkartearen historiari dagokion argazki esanguratsu batekin hornitzea delarik helburua. Argazkiok hautatzeko, lehiaketa antolatu zuen elkarteak eta ...

Gehiago irakurri...


Venado Tuerto, Argentina: “Euskal Astean bizi izandakoak zentzua ematen dio Euskal Etxea sortzeko proiektuari”

2018/10/18

Venado Tuertoko I. Euskal Astean Plazako dantzak Lehenengo pausoak ari da ematen Santa Fe probintziako Venado Tuerto-ko euskal gizataldea hiriko Euskal Etxea osatzeko bidean. Helburu horrekin, Euskal Astea antolatu eta egin berria zuen, urriaren 3tik 10era, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak lagun. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da, eta bultzada polita elkartearen etorkizunari ...

Gehiago irakurri...


Hiriburuko eta Llavallolgo Euskal Echea Institutuek euren ‘Euskal Jaiak’ arrakastatsu ospatu dituzte

2018/10/18

Neskek ere dantzatu zuten Kaixarranka Llavallolgo Euskal Jaian, aurten lehen aldiz Udaberria iristearekin batera euren ‘Euskal Jaiak’ ospatu ohi dituzte Euskal Echea Institutuko Buenos Aires hiriburuko eta Llavallol hiriko egoitzek. Deialdiek erantzun bikaina izaten dute eta ikasleek ez ezik, ikasleen senideek eta ikasle ohiek ere bat egiten dute irakasle eta agintariekin. Aurtengo hitzorduei dagokienez, irailaren 22an izan zen hiriburuko egoitzakoa eta urriaren 13an ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Egiazutarren 2. Topaketak Melchor Eguiazu eta Ruperta Arenaza eibartarren 70 ondorengo batu zituen Santa Fen

2018/10/17

70 eguiazutar bildu ziren familiaren 2. Topaketan Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 14an izan zen, Santa Fe hirian, Eibarren jaioak ziren eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Eguiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen 70 ondorengo partaide. Ahaideak etorri ziren besteak beste Santa Fe probintziako Santa Fe eta Rafaela-tik; Entre Rios probintziako Parana eta Victoria-tik; Chacoko Resistencia-tik; Buenos Aireseko Dolores-tik; Cordobako Rio ...

Gehiago irakurri...


Pedro Palacin-ek Argentina bisitatuko du, eta hitzaldiak emango, Aita Madinaren pieza berreskuratuak estreinatuz

2018/10/17

Argentinan eta Estatu Batuetan euskal diasporako kide bizi izan zen Aita Madinak ez du aurkezpenik behar musikaren eta euskal koru musikaren eremuan, eta oraindik ere pieza berriak topatzen eta berreskuratzen ari zaizkio musikagile oñatiarra hil zela 46 urte pasatu diren honetan. Errudun da lan horretan Andres Egiguren Orkestrako zuzendari den Pedro Palacin Iriondo musikari eibartarra. Izan ere, urriaren 26an ...

Gehiago irakurri...


Larraioz enpresa gipuzkoarrak Diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileak eskatzen ditu; CVak urriaren 31era arte

2018/10/16

Larraioz enpresa gipuzkoarrak lan deialdia luzatu du 30. urteurrena ospatu berri duen Zarauzko Larraioz Elektronika enpresa sendoak lan deialdi interesgarria luzatzen die automatizazio, mekatronika eta robotika arloko lana esparru duten diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileei. Deialdiak bi momentu izango ditu: formakuntza aldi bat –gutxienez hiru hilabetekoa–, eta behin trebakuntza gaindituta, lan kontratua sinatzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeak eta Durangoko Gerediagak Juan de Orobiogoitia y Aguirre iurretarra omendu dute Perun

2018/10/16

Juan de Orobiogoitia y Aguirreri Liman egindako omenaldia Juan de Orobiogoitia y Aguirre (Bizkaia, 1718-Peru 1794) “Diccionario Histórico Biográfico de los Vascos en el Perú y de Peruanos de Ancestro Vasco” hiztegian agertzen den izen handiko pertsonaietako bat da. Mota askotako eginkizunetan aritu zen Orobiogoitia Perun, tartean Limako Kontsulatuko Auzitegian, merkataritza lanetan, eta Arantzazuko Amaren Euskal Anaidiko parte ere izan zen. ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia egin zien urriko mezaren ostean Caracaseko Eusko Etxeak Josu Bilbao eta Kepa Lekue pilotariei

2018/10/15

Josu Bilbao eta Kepa Lekue pilotariek Txapela bana jaso zuten Caracaseko Eusko Etxeak egin zien omenaldian Eusko Etxeak meza antolatzen du hilabetero lehenengo igandean bere egoitzan bertan, eukal komunitatean hildako bazkide eta lagunen alde. Urriaren 7koan gogoan hartu zituzten Miguel Arriaga Aguirre, Garbiñe Pérez de Aznar, María Begoña Arrue de Iriarte, Begoña de Alberdi, Mª Ángeles Torrecilla de Basterrechea, Celia Aurtenetxe eta Joseba Andoni ...

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia