euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuko Patronatua bildu da Gasteizen, 'Euskara Munduan' osorik kudeatuko duen lehenengo ikasturte atarian

2018/07/20

Etxepare Euskal Institutuko Patronatuaren joan den asteazkeneko bileran parte hartu zutenen argazkia (arg. Irekia)

Urte hasieran pasatu zen munduko euskal etxeetan euskara irakatsi eta irakasleak formatzeko 'Euskara Munduan' programa HABEren eskuetatik Etxepare Euskal Institutura, baina Europako udaostean hasiko den 2018-2019 ikasturtea lehenengoa izango da osorik eta erabat Etxeparek kudeatuko duena. Hau eta beste hainbat gai jorratu ditu Etxepareren Patronatuak joan den asteazkenean Gasteizen, Lehendakaritzan egindako blkuran, Urkullu lehendakaria buru.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEak Ipar Euskal Herriko hiriburuetako izenak jarri dizkio bere egoitzako hiru aretori

2018/07/20

Euskaro Euskal Etxearen San Fermin bazkaria Inaugurazio zeremonia San Fermin ospatzeko antolatutako bazkarian egin zuen Euskal Etxeak, uztailaren 8an. Hiriburuetako izenekin batera elkarteko erreferente diren hiru lagunaren izenekin ere bataiatu zituen Euskarok bere hiru gela hauek.

Gehiago irakurri...


Eiken Euskadiko Klusterrak eta Misiones probintziako ikus-entzunezko Institutuaren gonbitea Elkar-Sorkuntza Laborategi batera

2018/07/20

Euskal Jatorri Euskal Etxea protagonista duen bideoaren irudi batzuk Deialdia Argentina eta Euskal Herriko gidoigile, zuzendari eta ekoizleei dago zuzenduta. Elkar-Sorkuntza Laborategiaren baitan plataforma birtual batean lan egin ahal izango dute hautatutako egileek, beti ere Euskadi eta Misionesko adituen ardurapean. Proiektuan parte hartu nahi dutenek Eiken Klusterrarekin (Eiken) edo IAAvIM-Misiones probintziako ikus-entzunezko Institutuarekin (IAAvIM) jarri behar dira kontaktuan. ...

Gehiago irakurri...


"Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Tres Arroyosen egon zen ikusgai, bertako Hiru Erreka EEaren eskutik

2018/07/20

'Gernikako Bonbardaketa' Tres arroyosko Euskal Etxean Uztailaren 10etik 14ra ikusi ahal izan zuten tresarroyostarrek "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa Hiru Erreka Euskal Etxearen areto nagusian. Lagun ugari bertaratu ziren Euskal Etxera gaztelaniaz eta euskaraz dauden 20 panelak ikustera eta apirilaren 26an Gernikan gertatutakoan sakontzera. Euskal Etxetik jakinarazi digutenez, inguruko eskolek bereziki gomendatu zieten euren ikasle eta ...

Gehiago irakurri...


Bolondresak behar dituzte Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketan laguntzeko, urriaren 4tik 20ra kataluniar hiriburuan

2018/07/19

Bolondresak oinarrizko osagai izango dira urriaren 14tik 20ra jokatuko diren Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketetan eta karia horretara antolatzaileek deialdia luzatu dute, lagundu eta partaide izan nahi duten guztiek izena eman dezaten eta talde antolatzailera bil daitezen. Ehundik gorako jende kopurua behar da txapelketak egoki aitzinarazi ahal izateko, hainbat postutan: "jende entusiasmodunak ...

Gehiago irakurri...


Ondo moldatzen zara euskal sukaldaritzan? Erakutsi nahi duzu Argentinako telebistan? Apuntatu Teleferen casting-era!

2018/07/19

Euskal pintxo tradizionalak (argazkia Blai9) Kuarzo ekoiztetxeak luzatzen duen proposamena Buenos Airesen bizi diren eta amateur gisa euskal sukaldaritzan moldatzen diren familiei dago zuzenduta. ‘Masterchef’ realityaren antza izango duen telebista saio berri honek sei familia izango ditu lehiakide, euretako bakoitza jatorri edo gizatalde bateko ordezkari eta euren gizatalde horretako plater tipikoen prestatzaile. Izen handiko ...

Gehiago irakurri...


Nazioarteko Futbol Txapelketa bukatuta, badakizu nor den 2018ko Errusiako ‘Pichichi’? Hona, euskal jatorria duen trofeoaren historia

2018/07/18

Rafael Moreno Aranzadi 'Pichichi' eta 2017-2018ko 'Pichichi' sariaren irabazlea den Lio Messi

‘Pichichi’ saria Espainiako Marca kirol egunkariak Espainiako futbol ligako lehen mailan golik gehien sartzen dituen futbolariari urtero ematen dion saria da. Saria izateaz gain, edozein lehiaketatako goleatzaile nagusiari ere esaten zaio ‘pichichi’ edo ‘pitxitxi’. Baina ba al zenekin ‘Pichichi’ Bilboko Athletic-en aritu zen Rafael Moreno Aranzadiren izengoitia zela? Badakizu zein den ‘pichichi’ gehiago irabazi dituen futbolaria? Edo nork jaso duen aurten sari hori? Gaurko honetan, ‘Pichichi’-ren historia.

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriko bi gazte dira ‘Zortzi’: eskaintza Euskal Etxeetara joan eta euskal kantu emanaldiak egiteko

2018/07/18

'Zortzi' bikoteko Xanti Legarto eta Bixente Junca Bixente Junca beskoiztarrak (Beskoitze, Lapurdi) eta Xanti Legarto aihertarrak (Aiherra, Nafarroa Beherea) osatzen dute ‘Zortzi’ bikotea. Ipar eta Hego Euskal Herrietan kantatu ohiko kantak euren errepertoriora bildu eta euren ikutua ipini diete belaunaldi zahar zein gaztearengana iristeko asmoz. Taldearen izenari dagokionez, honela azaltzen dute: “Zortzi izena aukeratu dugu, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Necocheak ‘Aurresku’ batekin jaso ditu ‘Hator Hona’ 2018ko EHko kideak: abian da aurtengo tailer programa

2018/07/17

Euzko Etxea-ko dantzariek 'Aurresku' dantzatu zieten Euskal Herritik iritsitako gazteei Ostiralean iritsi ziren Necocheara 2018ko ‘Hator Hona’ko Euskal Herriko partaide diren Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez. Ongietorrian ‘Aurresku’a dantzatu zieten Euzko Etxeko bi neskek eta horren ostean elkarrekin afaldu zuten euskal etxean. Afalostean eta jasotako harrera eskertzeko, bertso batzuk bota zizkien etxekoei Unai Izagirrek.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen-ek Cañuelas eta Las Floresko lagunekin ospatu zuen bere 20. urtebetetzea, alkatea ere partaide

2018/07/17

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak osasunez eta bozkarioz ospatu zituen bere 20 urteak Festa handia egin zuten Buenos Aires probintziako Saladilloko Itxaropen-eko lagunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. 90 bat gonbidatuk hartu zuten parte etxekoek prestatutako afarian, tartean Cañuelasko Denak Bat eta Loretako Euskaldunak-eko lagunek, Itxaropen-eko lehendakari ohiek eta Saladilloko Jose Luis Salomon alkateak.

Gehiago irakurri...


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia