euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Zinema ("Igelak") eta urteko azken Topaketa egingo du Euskaltzaleak-ek, pintxoak, musika...

2017/12/22

Non: Buenos Aires, Argentina

Harremanetarako e-posta: euskaltzaleak@yahoo.com.ar

Abenduaren 22an, ostirala, Euskal Zinema (Patxo Telleriaren "Igelak" emanez) eta urteko azken Topaketa egingo du Euskaltzaleak-ek bere egoitzan (Bernardo de Irigoyen 826, CABA), kitorik.

20:30etan, Carlos Gabilondok "Igelak / Ranas" pantailaratuko du, Patxo Telleria zuzendari eta Gorka Otxoa protagonista dituen komedia.

Ondoren, 2017ko Azken Topaketa. Pintxo bariatuak (30 peso bakoitza). Edariak: ardoa, garagardoa edo freskagarriak (25 peso). Mesedez, etorri behar baduzu, baieztatu emailez, hobeto antola gaitezen.

Euskaltzaleak-en denda zabalik egongo da, Eguberri opariak erosteko (edalontziak, elastikoak, giltzariak, pinak, bideoak, brodatuak, ikurrinak, CDak, mapak, liburuak...).

Giroa, betiko legez, itzela izango da. Buenos Airesen bazabiltza, ez zazu aukera galdu eta azaldu zaitez!

Euskaltzaleak – Buenos Airesko Euskaltegia
Bernardo de Irigoyen 826, (esquina Independencia) CABA
WEB: http://euskaltzaleak.org.ar
Mail: euskaltzaleak@yahoo.com.ar
Facebook: http://www.facebook.com/euskaltzaleak



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia