Martxoaren 10ean, ostirala, Rosarioko Euskal Etxeko Gure Haziak Dantza Taldeak 2017ko entsegu sasoiari ekingo dio.
Bi talde egingo dira, bata arratsaldeko 7etan hasiko da eta bestea 8etan. Maite, Rodrigo, Oriana eta Javier irakasle, klaseak Zazpirak Baten egoitzan izango dira, Entre Rios kaleko 261. zenbakian.