euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"Zaldiak eta beren itzalak", Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin 'Agustí Centelles' Auditoriumean

2018/04/18

Non: Bartzelona, Katalunia

Apirilaren 18an, asteazkena, 19:00etan, poesia eta musika uztartzen dituen "Zaldiak eta beren itzalak" ikuskizuna eskainiko dute Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek. Lekua, Auditori de la Biblioteca Esquerra de l’Eixample-Agustí Centelles. Doanik.

Kirmen Uribe idazlearen eta Mikel Urdangarin musikariaren lankidetza luzarotik dator. Bar Puerto sentikariak, literatura, bideoa eta ahozko historia biltzen zituen. Aitzakia, 2000. urtean Uriberen amona bizi zen kalea bota zutela errepide bat egiteko.

2003an 'Zaharregia txikiegia agian' izeneko CD-liburua aurkeztu zuten New Yorken. Bob Holmanek eta Margaret Snyderek 2004ko poesia grabaketa onenetarikoen artean kokatu zuten lan hura. Eta besteak beste, Espainia, Frantzia, Irlanda, Alemania eta Estatu Batuetan eskaini zuten segidan ikuskizuna. 2006ko Donostiako Zinemaldian, gainera, Arkaitz Basterra zinegileak “Agian” izeneko dokumentala aurkeztu zuen, talde horren esperientzietan oinarrituta.

2013an, 'Jainko Txiki eta Jostalari hura' eraman zuten taula gainera. New Yorken aurkeztu zuten hura ere Bowery Arts & Science aretoan eta hainbat emanaldi eskaini Europan eta Estatu Batuetan.

Orain berriz elkartuko dira zuzeneko berezi bat egiteko Bartzelonako Agustí Centelles-en. 'Zaldiak eta beren itzalak' izenburupean, abestiak, poesia eta musika uztartuko dituzte bi-biek, ahotsaz eta gitarraz soilik lagundurik, emozioa, gogoeta, memoria eta hurbiltasuna izango dute xede.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia