euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Zabalik dago Centro de Arte Dos de Mayon Itziar Okarizen erakusketa antologikoa

2017/11/13

Non: Mostoles, Espainia

Mostolesko (Madril) CA2M Centro de Arte Dos de Mayo arte gunean Itziar Okarizen erakusketa antologikoa dago zabalik urtarrilaren 21a bitartean. Euskal arte garaikideak duen sortzailerik entzutetsuenetarikoa da Okariz.

Jesús Alcaide komisario duen erakusketa hau orain arte egin dioten antologia sakonenetakoa da eta izenburua “…una construcción, es decir, una jerarquía de momentos, expresiva de cierto concepto grande o pequeño, abstracto esotérico" Cesare Paveseren “Oficio del Poeta” testutik aterata dago.

Itziar Okarizen lanean hizkuntza eta gorputzaren arteko lotura funtsezkoa da, nortasuna sortzeko elementuak baitira. Era berean, errepikapena signifikanteak testuingurutik atera eta esanahi berriak sortzeko estrategia bezala erabiltzen du.

Artistak performancea nozioa berrantolatzen du diziplinaren beraren estatutua krisian jartzen duten ekintza eta gertakizunetatik abiatuta, eta testuinguru berrietan mugitzen da. Testuinguru hauetan hizkuntzaren egiturak ahotsa eta isiltasunaren bidez hartzen du forma.

Itziar Okarizek Basileako Kunsthaus Baselland-en hasitako proiektuaren bigarren kapitulua da erakusketa eta Donostiako Tabakaleran izango du amaiera. Egitasmoak Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso du.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia