euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Western Society of French History Konferentzia, Nevada-Reno Unibertsitateko Basque Studies-en eskutik

2017/11/02

Non: Reno, Nevada, AEB

Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroa lankide egingo da Renon azaroaren 2-4an Western Society of French History Conference delako Konferentzia, hiriko Whitney Peak Hotel-en, CBSko Sandra Ott doktorea antolatzaile.

1974an sortutako erakunde akademiko frantses honen 2017ko elkarretaratze honetan akademia munduko 170 partaide bilduko dira.

Sailetako bat "Nazismoa, neonazismoa eta erbestea Ipar Euskal Herrian" izenekoa izango da, eta hor partaide izango dira Aurelia Arkotxa-Scarcia (Bordele Montaigne Unibertsitatea), Mari Jose Olaziregi (Euskal Herriko Unibertsitatea), Ziortza Gandarias (Nevada-Renoko Unibertsitateko WAD Euskal Ikasketa Zentroa) eta Joseba Zulaika, Zentrokoa bera ere, komentariogile ariturik.



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia