euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urteroko Euskal Afaria, bertako eskola beharren alde, Winnemucca Irrintzi Dancers dantzari

2017/04/22

Non: Denio, AEB

Basamortuaren erdian, orotara 50 pertsona zinez sakabanatuta baizik bizi ez diren paraje oso zabal eta hedatu honetan, Denio eta bere ingurua, Nevada eta Oregoneko juntan, euskaldunak eta euskal moldeak bertako molde izan dituen eremua dira Winnemuccatik Iparraldera, lehenik McDermitt-erako 95. interestatala eta ondoren Nevadako 140. errepidea hartuta doan bide bakartian.

Lehenago jende gehiago bizi zen hemen --beti jende gutxi dena den-- baina gaur egun bizi direnek aurrera segitzen dute euren bizitzekin, eta horren adibide da hemen aipatzen dugun ekitaldia.

Urteroko Euskal Afaria, bertako eskola beharren alde, Winnemucca Irrintzi Dancers dantzari da apirilaren 22rako luzatzen zaigun proposamena.

berez azoka-gun baten gisako zerbait izango da, objektu erakusketa bat arratsaldeko 3etatik aurrera, zozketak, afaria 5etan eta euskal dantza erakustaldia Winnemuccako Irrintzi Dancers taldekoen esku.

Menua, bertako usadioekin bat, "Lamb Stew, Chorizo, Basque Beans, Garlic Red Potatoes, Homemade Bread, Wine, Rice Pudding, Bread Pudding, Flan , Brownies".

"The Jackson Mountain Homemaker's Basque Dinner"deitzen diote urteroko hitzordu honi eta "Basque" marka darama, partaideak euskaldunak izan ala ez, "euskaltasuna" eskualde honi --Oesteko beste hainbati bezala-- dagokion marka eta ondarearen baita. "to highlight the strong Basque tradition that is deeply rooted in our community", diote antolatzaileek, ekitaldia iragartzeko bidali diguten propagandan.

Etekinak, inguruko eskola txikien alde doaz.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia