Urriaren 6tik 8ra, Euskal Diaspora Asteburua Montrealen eta NABO elkarretaratzea hiriko Euskaldunak Euskal Etxearen eskutik. Hona egitaraua:
- Urriaren 6an, ostiralarekin : zintzur bustitze alai batekin hasiko gara denok elgar ezagutu dezagun. Hitzordua Station Host tabernan, 6etatik goiti (1494, Ontario karrika)
- Urriaren 7a, larunbatarekin : Pintxo gaua Trinquet jatetxean (7070, Henri Julien karrika, Jean Talon merkatuan); Arratsaldeko 5etatik goiti : dantza eta beste sorpresak; 7etatik goiti : orori irekitako Pintxo Gaua, animazio eta musikarekin. Prezioa : 25$ (izena emateko, ikus behean)
- Urriaren 8an, igandearekin : traineru ateraldia eta piknika. Hitzordua Aviron Lachine arraun elkartean, goizeko 11etatik goiti. (2801, St Joseph karrika)
Otoi, izena eman ezazue : https://goo.gl/forms/GWzceaLvtXht4xH02