euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Topaketa gastronomiko eta kulturala antolatu dute elkarrekin Euskal Etxeak eta Casal Catalá-k

2017/03/25

Non: Brusela, Belgika

Martxoaren 25ean, larunbata, Topaketa gastronomiko eta kulturala antolatu dute elkarrekin Bruselako Euskal Etxeak eta hiri bereko Casal Catalá-k.

Ekitaldia Bruselako Euskal Etxearen egoitzan egingo da (Rue Fernand Bernier 10). BEEren abesbatzak emanaldi txiki bat eskainiko du ekitaldian.

Afaria arratsaldeko 19:00etan hasiko da, honako menuarekin: hasteko "pan tumaca", plater nagusia, Marmitakoa eta amaitzeko "crema catalana". Horrez gain, ardo eta cava katalanak. Prezioa 15 €.

Parte hartzeko, bidali email bat helbide elektroniko honetara: bruselakoeuskaletxea@gmail.com, etortzen den pertsona bakoitzaren izen eta abizenak (+ Casal) adieraziz. Ordainketa Martxoaren 22a baino lehen egin behar da kontu honetan: BE52 3631 2000 5309.



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia