euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Tomaseko Eguberri afaria, zozketak, kantuak, Olentzero... Euskal Etxearen eskutik

2014/12/20

Non: Middletown, AEB

Abenduaren 20an, larunbata, San Tomaseko Eguberri afaria antolatu du New England-eko Euskal Etxeak, zozketak, gabon kantuak, Olentzero eta famili-giroa lagun. Musa ere ez da faltako afalostean. Pot-luck estilokoa izango da, alegia norberak janaria edo plateretako bat (entsalada, jakia edo postrea) eraman behar du. Edaria bertan egongo da. Umeek aukera izango dute Olentzerorekin berba egin eta euren eskerak zuzenean eskatzeko.

Non: Knight of Columbus elkartearen aretoan (7 Valley Road, Middletown, RI)
Noiz: Abenduaren 20an, 4pm-etatik 8pm-etara

Gogoratu nahi zaie Euskal Etxearen urteroko kuota ordaindu ez dutenei, aukera ona daukate hori egiteko (20 dolar familiako, 10 pertsona bakoitzeko, 5 dolar 25 beherako kideentzat)

-Webgunea: http://www.newenglandbasque.org
-Facebook: https://www.facebook.com/ri.basque

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia