euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Tomas eguna talo eta txistorraz, Olentzero eta Urte Amaiera festa Eusko Etxean

2017/12/16

Non: New York, AEB

Harremanetarako e-posta: mitzalg@gmail.com

Hona New Yorkeko Eusko Etxeko lehendakari Iñaki Bakedanok luzatutako gonbitea:

Eusko Etxeak San Tomas egunaren 7. edizioa ospatuko du, abenduaren 16an (bide batez, urtero legez gure eguberri festa ere bilakatuko da). 

Arratsaldeko 6etatik aurrera ekitaldi mordoa antolatuko dira Eckford Street-eko gure egoitzan:

-6etatik 7:30etara, haurrentzako jolas eta jokoak izango ditugu. Etorri zure familiarekin eta hartu parte arratsaldeko festa honetan.
-7:30etan Olentzero iritsiko da Euskal Etxera. Aurreko urteetan bezala Olentzerok gehienez $10eko opari bana emango dio haur bakoitzari (gurasoen eskuetan uzten dugu hau prestatzea). Opariek garbi izendatuta eta paperez bilduta egon beharko dute.
-8:00etan Afaria 8etan: Talo & Txistorra, Kalabaza salda, Oilaskoa saltsan barazkiekin, Flana eta izozkia

Prezioa, helduek $ 30.00; bazkideen umeak doainik, bazkide ez direnenek $15.00

Afarirako, egin mesedez erreserba emailez

Etorri Eusko Etxera eta ospa dezagun San Tomas eguna behar bezala, eta eman diezaiogun ongi etorri egokia 2017eko eguberri sasoiari.

Ongi izan,

Iñaki Bakedano
NYEEko presidentea

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia