euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Naturazale eta mendizaleentzat txangoa antolatu du Eusko Etxeak Harriman State Parkera

2015/08/02

Non: New York, AEB

Harremanetarako e-posta: mendilam@gmail.com

Hauxe da parte hartzera gonbidatuz Eusko Etxea of New York-ek luzatu duen deia:

NYeko euskal etxeak beste mendi irteera bat antolatu du Abuztuak 2rako. Harriman parkeko parajeetara bueltatuko gara, NY hiritik ordubetera, Claudius Smith Den/Parker Cabin mendi buelta egitera. Ibilaldia hainbat begiratokitik pasatuko da, Claudius Smith arroka esateko, eta Sebago eta Skenonto lakuen urbazterretatik ere igaroko da.

Jende kopuruaren araberan, garraio pribatu edo publikoa erabiliko dugu hara joateko. Mendi buelta gutxi gora behera 6 ordutakoa izango da. 

Zuen ardura izango da eguneko jan eta edaria eramatea. Mendirako oinetako egokiak ere eramatea gomendagarria da.

Eguraldia lagun ez badugu irteera beste egun batetarako utziko da.

Mendi irteera hau bazkideentzat soilik izango da. Apuntatu nahi dezutenok mesedez bidali email bat Leire Areizagari helbide honetara: mendilam@gmail.com .

Apuntatzeko epea: Uztailak 26 Igandea.

-EENY webgunea: http://newyorkbasqueclub.com

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia