euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Nafarroako ondare immateriala eta euskara, aztergai Sorbonne unibertsitatean

2017/03/23

Non: Paris, Frantzia

Parisko Sorbonne Nouvelle – Paris 3 unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta, Nafarroako ondare immateriala eta euskararen babesaren historiaren inguruko hitzaldia antolatu da ostegun honetarako, martxoren 23a.

Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasten dituen Beñat Muguruza irakurlearen ekimenez antolatutako hitzaldi honek jarraipena ematen dio Pariseko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean euskararekin erlazionatuta urtero antolatzen diren ekintzei. 420B aretoan izango da, martxoaren 23an goizeko 11:30etan eta Nafarroako Foru Erkidegoak historian zehar euskararen mantenurako eta zabalkunderako erabilitako faktore politiko, soziolinguistiko eta ideologikoak izango ditu aztergai.

Ekaitz Santazilia Salvador izango da mintzaldia eskaintzeko arduraduna. Santazilia Euskal Filologian lizentziatua da (EHU). Nafarroako Ondare Immaterialaren katedrako kidea, bai eta Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria. 

Nafarroako ondare materiagabeak perspektiba ezberdinetatik landu ditu bere ikerketa urteetan zehar. 2014 urtean, esaterako, bere lan garrantzitsuenetako bat Juan José Zubirirekin batera kaleratu zuen: Euskal hizkuntza haurtzaroan, Nafarroako transmisio linguistikoa eta mantenua.



« Apirila 2024 »
1
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia