euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

NABOren Neguko Bilera eta Utah-ko Euskal Etxearen 31. Urteroko Afari eta Dantzaldia

2015/01/31

Non: Salt Lake City, AEB

Urtarrilaren 31ean, larunbata, goizeko zortzietan hasita NABOk bere Neguko Bilera egingo du. Bilera goizean zehar eta ondoren bazkaria.

Iluntzean, Utah-ko Euskal Etxearen 31. Urteroko Afari eta Dantzaldia, Utah-ko Triskalariak Euskal Dantza Taldea dantzari; eta afaldu ostean erromeria Jean Flesher eta bere bandaren zuzeneko musikarekin.

St Ambrose Elizaren aretoetan (2335 E Redondo Ave, Salt Lake City, Utah 84108).

Gaueko ekitaldia: lekuak mugatuak dira, mesedez egin zeure erreserbak urtarrilaren 24a baino lehen. Deitu Mary-ri +1 801 262 7673 zenbakira edo idatzi marytgaz@gmail.com helbidera.

Aretorako sarrera, 6:30etan; afaria, 7:30etan; emanaldia, 8:30etan.

Txartelak, helduentzat 23 dolar; 12 urte azpiko haurrak, 12 dolar.

Utah-ko Euskal Etxearen eta bertako dantza taldearen aurrekontuko zati garrantzitsu bat urteroko ekimen honetatik dator. Aretoa jendez betetzen zaie (gehienak amerikar ez-euskaldunak, euskaldunen jateko gutiziak, musika, dantza eta oro har giroak erakarrita, Klasiko bat da Salt Lake Cityko hainbat jenderentzat).

-Basque Club of Utah webgunea: http://www.utah-basque.com
-Facebook: https://www.facebook.com/events/671944376254358
-Twitter: https://twitter.com/utbasqueclub

 

 



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia