euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

NABOren 2016ko Biltzar Nagusia eta SCBCen 70, Urteroko Piknik eta Euskaldun Besta

2016/07/02

Non: Chino, AEB

2016ko uztailaren  2, 3 eta 4an egingo da Chinon (Kalifornia) NABOren 2016ko Biltzar Nagusia eta South California Basque Club-en (SCBC) 70, Urteroko Piknik eta Euskaldun Besta.

Chinoko, Kaliforniako eta Estatu Batuetako hainbat euskal etxetako dantzari eta artista, baita Euskal Herriko gonbidatuak ere; berbena eta erromeria euskal amerikarrak; bazkari eta afari herrikoiak; erakustaldi eta pilota partidak; bertsolariak, klika, euskal kantua, dantzariak, herri kirolak, lehiaketak, zozketak...

  • Giroa asteburu osoan Chinoko Centro Basco jatetxean
  • NABO Biltzar Nagusia.
  • Larunbatean, SCBCen 70 urteurreneko emanaldi, afari eta dantzaldi berezia Brinderson Hall-en, AEBetako artistekin eta Europako gonbidatuekin
  • Igandean Euskal Meza Brindenson Hall-en, bertsolariak, klika, dantzariak, euskal kantua eta Besta Berri ikuskizun bereziarekin; egun osoan euskal piknik eta besta Chino Fairgrounds-etan, euskal dantza taldeen emanaldiekin, herri kirolak, tripota lehiaketa, musika eta euskal amerikar erromeria Jean Flesher-ekin...
  • Astelehenean, goizean goizik hasita gosari/brunch-a Centro Basco jatetxean, musikaz, frontoia, kantu inprobisatua, dantza...

Elkarretaratzearen webgunea: http://socalbasqueclub.com/NABO

Hator NABOren urteko besta nagusira!

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia