euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Liburua aurkeztuko dute, hitzaldiak, historia eta erakusketa Euskal Kulturaren lehenengo Topaketan

2018/04/20

Non: Venado Tuerto, Argentina

"Euskal Kulturaren Zabalkunde eta Ezagutzarako Lehenengo Topaketa" deitu dte ekitaldia. Apirilaren 20an egingo da, 20:00etan, Venadoko "Juan Bautista Alberdi" Herri Liburutegian (Mitre 855).

Antolatzaile, Jorgelina Otegui eta Alberdi Liburutegia

Otegui anderearen ekimenez antolatua, euskal jatorrikoa berau, bere aitak idatzitako liburu bat ere aurkeztuko du Jorgelina Oteguik, eskualde honetan finkatu zen bere famili historiaz.

Ekitaldiko partaide izango dira baita ere Roberto Landaburu historialaria, eskualde honetara iritsi ziren euskaldunak hizpide. Otegui andereak vertako eta Euskal Herrira eginiko bidaietako argazki eta margoak erakutsiko ditu. Euskal dantzak ere erakutsiko dira eta euskal janari batzuk dastatuko.

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia