euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Leyre Arrietaren hitzaldia Koldo Mitxelenan: "Eusko Jaurlaritzak erbestean izandako europar politika"

2018/11/20

Non: Donostia-San Sebastian

Azaroaren 20an, asteartea, 19:30etan Leyre Arrieta Alberdiren hitzaldia euskaraz Koldo Mitxelenan: "Eusko Jaurlaritzak erbestean izandako europar politika"

"Hitzaldi honen helburua Jose Antonio Agirrek erbestean (1945-1977) zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren europar politika da. Politika hau geroago Agirre Doktrina bezala ezagutua izan den estrategian zegoen oinarritua, Nazio federalez osatutako Europa libre batean Euskadi aske baten alde eginez. Pariseko egoitzatik, abertzale gaztez osaturiko belaunaldi batek Europa inguruko diskurtso propio bat eratu zuen eta Europan aldeko foroetan partehartze aktiboa izan zuen".

"Leyre Arrieta Alberdi Aro Garaikideko Historian doktorea da, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra. Bere ikerketa gai nagusienak abertzaletasuna, exilioa eta europeismoa dira, komunikabideen historiaz ere jardun da eta azken urteetan identitatea eta sinboliaz aritu da. Bere liburuen artean aipatu behar dira Estación Europa, la política europeísta del PNV en el exilio (1945- 1977) eta Radio Euskadi (Guerra, Resistencia, Exilio, Democracia)".



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia