euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Leonis euskaldunaren karietara sortutako Leonis Museoaren 50. urteurreneko Barbakoa

2016/08/20

Non: Calabasas, AEB

Abuztuaren 20an, larunbata, barbakoa batekin eta enkante isil eta programa oso batekin ospatuko du bere 50. urteurrena Kaliforniako Calabasas herrian egoitza duen Leonis Adobe Elkarte eta Museoak. Jan, edan, dantza egin, ondo pasa eta Museoari laguntzeko BBQ Gaua.

Sarrera arrunta, 50 dolar, bazkideek 40 dolar. Txartelak afaria eta alkoholik gabeko edariak baitaratzen ditu. Arratsaldeko 6etatik 10ak arte.

Leonis Elkarte eta Museoa Leonis Arrantxoan dago kokatua, Calabasas hiri kaliforniarrean, eta izena Migel Leonis aitzindari lapurtarrari zor dio. 19. mendean Leonisi 'Calabasasko Erregea' deitzen zioten eta Los Angelestik Mendebalderako lur eremu zabal bat kontrolatzen zuen, San Fernando aran aldean, bertan nonbait bere legea ezartzen zuelarik. Elkarte eta Fundazioak garai bateko Calabasas eta Leonisen kultur eta historia ondarea zaintzea dauka helburu.

Webgunea: http://www.leonisadobemuseum.org

Informazio gehiago, hemen

 



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia