Unai Zaballa Clares Chicagoko Illinois State unibertsitateko master ikaslea da. Euskara klaseak eman nahi lituzke datorren seihilabetekoan, euskara eta euskal kultura zabaltzeko. Unaik sortua da bertako ISU Artaburu Basque Club delakoa.
Martxoaren 4ean, asteazkena, egingo den bilera taldeak egingo duen lehena da eta euskara eta euskal kultur ekintzak izango dira mintzagai (Korrika antolatzea, filmak ematea...). Non: Unibertsitateko STV 227B, 15:00etan.
-Artaburu taldea Facebook-en: https://www.facebook.com/pages/ISU-Artaburu-Basque-Club/390711257757378