Hona New Yorkeko Eusko Etxeko lehendakari Iban Ubarretxenak helarazi digun gonbidapena:
Igandean, Apirilak 2an, helduen euskalduntze eta alfabetatzearen alde egiten den KORRIKAren aurtengo lasterketa East River State Park-en berregin dezagun gonbidatzen zaituztegu. Lasterketaren ondoren Euskal Etxera joan eta Pizza eta pelikula ikusiko dugu elkarrekin. Ez zaitezte kezkatu sasoian zaudeten ala ez, ekintza honek ez du zuen iraupen-maila neurtzeko asmorik, zuek dibertitzeko asmoa baizik!
Ekitaldiaren zehaztasunak:
Eguna: Apirilak 2, Igandea
Ordua: 12 pm
Elkargunea: Sarrera nagusia East River State Park (corner between Kent Avenue and N 8th Street
, Brooklyn, NY 11211)
Webgunea: http://newyorkbasqueclub.com