‘Buenos Aires Celebra’ Jaialdiaren baitan antolatzen den 'Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea' martxoaren 16an, larunbata, izango da, eguerdiko 12etatik gaueko 9etara. Egunean zehar egingo diren ekintzen artean Gizataldeen Sukaldaritza Txapelketa egingo da eta Eduardo Oliveto chefa aurkeztuko da, euskal kolektibitatearen ordezkari.
Txapelketaz gain, euskal platerak prestatu eta salduko dituzte hiriburuko Laurak Bat eta Euskaltzaleak elkarteetako sukaldariek. 'Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea' Mayo Etorbidea eta Bolivar kaleetan izango da.