euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Kirmen Uribe & Mikel Urdangarin: Zaldiak eta beren itzalak, poesiak euskaraz alemaniar azpitituluz

2016/06/02

Non: Berlin, Alemania

Ekainaren 2an, osteguna, Kirmen Uribe & Mikel Urdangarin: Zaldiak eta beren itzalak, poesiak euskaraz alemaniar azpitituluz.

8:30etatik 10:00etara, Studio Я, Maxim Gorki Theater-en (Hinter dem Gießhaus 2, Berlin, 10117).

Berlingo Euskal Etxearen ekoizpena, Berlingo Maxim Gorki Theater-eko Studio Я-arekin elkarlanean.

Euskal kultura erresistentzia kultura bat izan da, urte askoan isildutako kultura, baina orain mundura zabaltzen ari dena. “Zaldiak eta beren itzalak. Die Pferde und ihre Schatten” izeneko proiektuaren baitan, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek musika, isilaraziko pertsona haien aitormenak, eta pertsona maiteen galera latza kontatzen dituzten istorioak aurkeztuko dizkigute, euskal kulturak nola biziraun duen azaltzeko. Alde batetik, Urdangarinen musika, maiz eguneroko bizitzako erreferentziaz betea, baina gaiei sakonei bidea ematen diona. Bestetik, Uriberen testuak, besteak beste erbestea, memoria historikoa, HIESa, LGBT kolektiboaren eskubideak eta xenofobia jorratzen dituztenak, ez digute euskal kulturaren erresistentzia senaz bakarrik hitz egingo, baizik eta orain, horrenbeste urte igaro ostean, nola erbestetik mundura zabaltzen ari den kontatu ere.

Maxim Gorki Theater-eko Studio Я
http://www.gorki.de/spielplan/zaldiak-eta-beren-itzalak-die-pferde-und-ihre-schatten

Berlingo Euskal Etxea
www.euskaletxea.de

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia