euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Kalakan taldearen kontzertua Quebecen "Festival des Percussions" jaialdiaren barruan

2015/07/08

Non: Montreal, Québec

Kalakan taldea Montrealen egongo da uztailaren 8tik 11ra, "Festival International des Percussions" jaialdian parte hartzen. Hauek dira emanaldiak:
- asteazkena, uztailaren 8a, 20:00tan Notre-Dame-de-Bon-Secours elizan
- osteguna, uztailaren 9a, 21:00tan, jaialdiaren kanpoko gunean (scène Loto Québec)
- larunbata, uztailaren 11, 14:30, txalaparta eta euskal kantu lantegia (Salle de la Commune)

Jaialdiaren kanpoko gunean sartzeko beharrezkoa da tiketa erostea (5$). Jaialdiaren lau egunetarako balio du. Beste ekitaldietarako, informazio gehiago hemen: http://www.percussions.ca/

Bidenabar, aipatu Euskaldunak Québec elkartea Euskal Herriaren ordezkari izango dela Frantziako pabilioiaren barruan, kanpoko gune horretan, uztailaren 9tik 12a arte, 11:00tatik 23:00ak bitartean. Ostegunean, gainera, Antton Curutchetek, elkarteko trikitilariak, emanaldia eskainiko du.

informazio gehiago



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia