euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Josu Okiñena pianojolearen emanaldia euskal musikarien obra ezezagunak joz UNRn

2017/11/16

Non: Reno, Nevada, AEB

Kontzertua eskainiko du Josu Okiñena pianojole donostiarrak Nevada-Renoko Unibertsitatean, bertako William A. Douglass Center for Basque Studies Euskal Ikasketa Zentroaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako programaren baitan.

Okiñenak bere CD berria, Xuxurlak, aurkeztuko du, zenbait euskal musikagileren orain artean dezezagunak ziren piezekin. Joko ditu, besteak beste, Echeverria, Larrañaga, Bidaurre, Sostoa, Ibarzabal, Aldave, Garbizu, Aita Donostia eta Ravel-en lanak.

Kontzertua Unibertsitateko Mathewson-IGT Knowledge Center eraikineko Rotundan izango da, 12:00etatik 13:00etara, sarrerarik gabe, publikoari zabalik. Okiñenak berak azalduko die bildutakoei kontzertua eta euskal musikagileen lanak berreskuratzen, biltzen eta grabatzen daraman lana.

Xehetasun gehiago, telefonoz, +1 775-784-4854 zenbakira deituz edo emaila hona bidaliz: basque@unr.edu

Ikus hemen Josu Okiñenaren lana eta birari buruzko artikulua



« Apirila 2024 »
1
21
25
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia