euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Joste Eguna Eusko Etxean Gure Esku Dago-ren Erabakia Ehuntzen- egitasmoarekin bat eginez

2015/04/25

Non: New York, AEB

Hona New Yorkeko Eusko Etxetik heldu zaigun oharra (beti bezala, biziki estimatzen dugu euskaraz ere bidali izana):

Euskal Etxeko bazkide eta lagunak, agur!

Dakizuenez 2014-ko GURE ESKU DAGO ekimena bultzatzeko ekintza garrantzitsuenetako bat giza katea izan zen. Aurtengo ekintzak “Erabakia ehuntzen” izena izango du; guztion artean jositako milaka oihal zatik boto-kutxa erraldoi bat osatuko dute. Aste honetan 25cmx25cm (1ftx1ft) tamainuko oihal zatiak banatzen hasiko dira Euskal Herrian zehar. Oihal puska hauek norberaren borondatea adieraziko dute, bakoitzak idatzitako mezu baten bitartez eta Apirilaren 25an, Joste Egunean, guztion artean, ohial puskak elkartu eta elkar josi egingo ditugu. Azkenik Ekainak 21ean Ehuntze Eguna ospatuko da eta Euskal Herriko hiriburu nagusienetako estadioetan elkartuko gara gure etorkizuna ehuntzeko asmoz. Donostia, Bilbo, Gasteiz, Baiona eta Iruñeko estadioak gure borondateekin beteko ditugu. Ekintza honen helburua estadio bakoitzean, elkar jositako oihal zatiekin, boto-kutxa erraldoiak eraikitzea da. Informazio gehiago: www.gureeskudago.eus.

New Yorken ere ekintza honetan parte hartu nahi dugu, horregatik datorren apirilaren 25ean arratsaldeko hamabitan Euskal Etxean elkartu eta oihal puskak elkar josiko ditugu. Ekar dezagun bakoitzak 25cmx25cm (1ftx1ft)ko oihal puska bat eta gure borondatea idatz dezagun, gero guztion artean elkar josi ahal izateko. Ekintza ostean bazkari meriendatxo bat egiteko asmoa ere badugu, beraz bakoitzak janari apur bat ekar dezala mahai inguruan eta lagun artean ospatu ahal izateko! Gainera Eriz Zapirainek zuzendutako ‘Jostunak’ filma erakutsiko dugu. Filmak herritarren erabakitzeko eskubidea eta Gure Esku Dago dinamikaren sorrera hartzen ditu ardatz. Horrekin batera, joan den ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egindako 123 kilometroko Giza Katea nola jaio eta garatu zen kontatzen du ordu eta erdiko dokumentalean.

Iban Ubarretxena
NYEEko presidentea

Euzko-Etxea of New York
307 Eckford Street
Brooklyn, NY 11222
Email: nyeuzkoetxea2013@gmail.com
www.newyorkbasqueclub.com

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia